Josefa Maria Setien Aranburu
Irun (Gipuzkoa) (1934)
Biografia
1934ko abenduaren 13an jaio zen, Endarlatsan, Irungo lurretan, Gipuzkoako Diputazioak bertan zuen eraikinean, aita mikeletea baitzuen Joxepak; mikeletea eta bertsolaria, Patrizio Setien hernaniarra, hain zuzen ere.
Gerra piztu eta nazionalak Irunen sartzear zirela, Joxeparen familiak muga igaro eta Biriatun egin zituen egun gutxi batzuk, eta handik Akitania eskualdeko Mimizanera joan ziren. 8 urte egin zituzten bertan, eta Irungo Larretxipi kalera itzuli ziren gero, Kantoia izeneko etxera. Irungo El Pilarreko mojetan jarraitu zituen Joxepak Mimizanen hasitako ikasketak, eta administrazio ikasketak ere egin zituen. Emakume ikasia eta jantzia, zinez kontu interesgarriak kontatzen ditu, bai eta hainbat gairi buruzko bere iritzia eman ere.
Ondare historikoa biltzen hamaika saio egindakoa da Joxepa, eta prentsa artikulu asko idatzitakoa. Adibide moduan, bere blogaren eta facebookaren loturak gehitu ditugu hona.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
IRN-052 | 2015 | Euskal Herriko Ahotsak | Aitor Errazkin | ||
IRN-053 | 2015 | Euskal Herriko Ahotsak | Aitor Errazkin |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute