Igantzi (Nafarroa)

San Joan

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan IGA-027-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- San Juan… du istorioa, aita zenak erraten zidan niri beti, pues, San Juan agertu zelarik hor, peña horretan, aranztarrek erraten zutela, muga-muga nola den, Arantza eta Igantziko mugan, Arantza aldera. Pasatzen zutela alde hartara eta ondoko eguneko berriz lehengo lekuan izaten zela. Eta horrela ibiltzen zirela pelean beti San Juan… San Juanekin.
- Eta hori aitak erraten zuen?
- Aitak, aitak erraten zuen, bai, bai. Hark izaten zuen fede ikaragarria, bua! Hark San Juanekin. Eta, orduan San Juan egunean izaten zen besta bat hemen, bes… besta bat. Besta bat, bestetan bezala, hementxe agertu dira musikak eta pilota partidak eta denak. Jendea dena oinez ibiltzen zen. Eta kantinak izaten ziren, pues San Juanak nik ezagutu ditut zazpi, zortzi kantina. Bat izaten zen, San Juanen goian bada holako kortxel bat bezala arrop… paretarekin, eta han. Bat. Hura gau guztian han egoten zen, gu txikiak ginelarik, gau guztian. Eta orduan nola etortzen zen jendea dena oinez, etortzen ziren oiartzuarrak mendiz, mendian barna, erreka hori beheiti, eta han kafea hartu, oinetakoak kendu han, eta oinutsik handik beheiti bajatzen ziren, (...) oinutsik bajatzen omen ziren, beti kantineroak beti hura arrankatu du oinutsik, garbitzera hankak beheko errekara. Eta kantinak berriz, izaten ziren pues karreteraren bertze aldean. Eta… pues… hemen, bidean ere bai, hemen… arrond handik honat horretarako bidegurutze bat izaten zen, gero izaten zen (...) handik honaxeago, han ere paratzen zuten. Eta gero han, Muuka errekan, Arantzako mugan izaten zen bertze kantina bat. Eta horietan nola etortzen zen egun guztian jendea, eta haiek, goizean etorri eta arratsaldean joan, berriz oinez, dena, egun guztia hor pasatzen zen, eta pila batek egiten zuen ekarri… bazkaria zerbait ere, eta bazter horietan jan, eta gero akordeoia izaten zen, musika izaten zen, pues, juerga hor izaten zen, San Juan egunean.
Eta guretzat izaten zen besta bat. Joe, aitzineko egunean guk ez genuen deus ere eginen lanik, aitzineko eguna ona izat… lana izaten zen guretzat, ziri batzuk egin, horrela, metro erdikoak edo horrela. Haiek ongi paratu, zorroztu eta prest-prest, lehertu pixka bat, eta hartan sartzen genuen erramua, lehenbiziko sartzen genuen lizar hosto bat edo adarxko bat, gero sartzen genion erramu bedeinkatua, eta gero sartzen genuen elorri zuria, ziri hartan. Lehertu pixka bat eta lehenbiziko ziri bat pasatzen genuen etxean paratzeko, pareta zaharrak nola izaten ziren etxe zahar horietan, pues, paretan sartu, eta hura ja bedeink… bedeinkatua gelditzen zen etxea ederki. Gero, ondoko goizean, argitzean, joaten ginen hara, belar soroetara, edo, landara, terreno guztietara. Hartu katilu txiki batean ur bedeinkatua, erramu sortaren bat bere bi hosto, eta hiru hostoekin eta ziria sartzen genuen aziendarik ibiltzen ez zen tokian, nonbait ere bazterrean, ez zedila… hura goldearekin edo… behiak edo ez harrapatzeko. Eta harrapatzen bazen eta, jes, segituan paratu nonbait ere, behiak harrapatzen ez duen tokian. Hura urte guztian hantxe egonen zen ziri hura, urte guztian. Eta s… belar soroetan gauza bera, sega ez… orduan ez zen segadorarik, segarekin aritzen baldin baginen eta traba egiten baldin bazuen, traba egiten zuen tokian paratuko genuen, eta hantxe egonen zen hura ondoko urtera arte. Eta, gero erramu hosto harekin bedeinkazioa ematen zenion, eta, guri hura erakutsi ziguten, Aita Gure bat errezatu eta ja landa hori bedeinkatua. Segi bertzera. Goizean egiten genuen rekorridu hori. Aitak eta amak bidaltzen ziguten pues igual bat izkina batera, eta bertzea bertzera. Eta alor ormi (?) zituenak, denetan paratzen zen hori. Hori… paratzen zen denetan, denetan, denetan, denetan.
Auzo hartan izaten genuen guk San Juanekin kristoren fedea. Gu, bestetan bezala izaten zen han, orduan. Guk aitzineko egunean ez genuen deus eginen bertzerik. Horixe, prestatu gauza hori, San Juanen negozioak guretzat, Jesus, Maria eta Jose!

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia