Erleak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan IGA-027-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Bortzirietako ahozko ondarea
- Data: 2000(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:05:33
- Erref: IGA-027/010
- Gaia(k):
Transkripzioa
- Aitak izaten zituen erleak eta... mutiko koskorretan beti han ibiltzen ginen aitaren ondotik, erle... erleetan. Eta, baina, primaderan eta umeak ateratzeko tenorean, pues, egunean igual hamar biaje egiten genituen erlategira. Aitak erraten zigun: “Bai, begira iezaiok, begira iezaiok, joan eta begira iezaiok aber erlekumeak badiren”. Aitzineko ilunabarrean igual ikusten ziren kaxak behetik: “Bai, honek aterako dik umea bihar, edo etzi edo...”. Eta joan, eta begiratu eta ez zen ateratzen igual egunetan, baina ateratzen ziren eta orduan hauek gelditzen ziren, en general, zerbait ere adarrean, baldin bazen sagar ondoan, sagar hor barrena, edo muxika arbola baldin bazen, muxika arbolan adarrean dena gelditzen da, pilota bezala hori, motzoko-motzoko batean. Pues orduan, pss, ateratzen zelarik abisatzen genion aitari, eta hark jartzen zituen kaxak prest, kaxa txar batzuk eginak berak tablekin, eta han sartzen ziren erlekumeak.
Eta egun batean bazen lizarrondo bat eta horrela, franko altua. Eta aita joan zen lizarraren gainera, eta ni, berriz, kaxari kontzen azpitik, mutiko kozkorra ni eta, aitak egin behar zuen adarra jotzeko buruarekin, eta erlekumea bota beheiti. Eta nik orduan egin behar nuen kaxan sartu. Eta egin genuen aitak jo zuelarik, nik kaxa mugitu izanen nion, eta orduan etorri zitzaidan burutik beheiti, erlekumea dena, oso-osoa. Eta... nik ez banio kasurik ere egin, ez zuen eginen ausikirik, baina hasi nintzen pixka bat... eskuekin horrela, eta egin zidan ausikitu. Bueno! Igual egin izanen zidan hogeita hamar ausiki!
(…)
Hemen suertatu zen berriz herrian bertze bat. Erlekume bat atera zen, eta baziren kubierta zahar batzuk eta toldo zahar batzuk, eta sartu zen han; sartu ez, han, bildu zen hartara. Eta jende guztia hor… erlea eta izutua, ausiki eginen zutela eta horrela. Eta etorri zen gure etxera gizona eta erran zigun:
- Hi, ez dakit, erlekume bat baduk hantxe eta… zer egin behar dut? Ari ziren sartzen eta...
- Ni aritzen naiz, ez dakit, ni orain ez naiz aspaldian aritu, baina...
Joan eta ikusi nuen eta, koño! Ba! Banuen saski bat, saskia egiten aritzen naiz pixka bat eta saski bat banuen egina hor, luzea, panaderikoa. Eta, ba! Meka... joan eta:
- Bada honaixte sartu behar dut.
Joan nintzen eta ikusi nuen multzokoa eta paratu nuen haren gainean, saskia, eta ezagutu nuen segituan. Erlea dena jarri zen ipurdiz goiti “ñiii...” holako musika batekin, eta hasi zen barrena sartzen. Eta:
- Ba! hau segurua duk.
Eta orduan egiten da, jotzen duzu txistua “pi-pi-pi-pi-pi-pi-pi-pi...” kaxaren gainean, eta orduan eta agudoago sartzen da, eta istant buruan sartu zen barrenera, erlea. Eta gero eraman nuen mendira eta paratu nuen han, eta deskuiduan pasatu zitzaidan. Klaro, saskia nola zen leuna, egin zuen beraska pixka bat, baina zer egin zuen eztia egiten hasi zelarik, haiek izan bazituen bi ziri, bi aldeetara paratuak goian, beraska segurtatuko zen han. Baina, nik ez paratu ziririk, eta egin zuen beraska eta eztia egiten hasi zelarik, eta karga pixka bat egin, beheiti erori, lurrera erori zitzaion beraska, bere eztiarekin, eta hil zen, akabatu zen.
(...)
Eta gero ibiltzen ginen bila ere, erle bila ere.
- Asurara edo…
- Bai, guk badakigu bi orduko bidea eta gehiago egiten, mutiko koskorrak, gu baino juizio gutxiago zuten etxean oraindik gu uzten zigutenak. Bi egunerako hartu zaku betea eta Asurara, erle bila.
Eta… joan eta denbora txarra, denbora izatearekin euriak harrapatzen die, en general, uretik. Ura edaten dute, eta uretik zuzenean joaten dira haien lekura, nonbait ere, haien lekura, harat hartuko dute uretik zuzen-zuzenean eta orduan bi lagun edo hiru izanez gero, batek hartzen du bide pixka bat, eta bertzeak abisatzen dio hemendik:
- Hara, heldu duk!
Eta hark ikusten du noraino joaten den, eta hark, bertzeak abisatzen dio:
- Gora heldu duk!
Eta ja orduan ja istantean joaten zara bere lekura. Eta hala joan ginen, eta denborak kanbiatu zuen, eta, hasi ginen pues, urik gabe, arboletan bilaka, eta bizkarra sartu genuen goitik beheiti eta horrela haritz besanga bat eta, begiratu, eta:
- Mekaben diez! Hemen erle bat duk!
Begiratu eta erlea. Hasi eta segituan bat harrapatu genuen. Eta begiratu lehenbiziko lana ea baduen gurutzerik, ez bazuen gurutzerik “hau gurea duk”, eta gurutzea baldin bada, errespetatzen da beti. Ez da... nik ez dut... ni ibili naiz franko, baina gurutzea baldin bada, isil-isilik buelta, fuera. Bertzela, bai, bertzela erraten dute suerte txarra ematen duela, pues erlea horrela, batek harrapatu eta bertzeak kentzen badio eztia, pues hagitz suerte txarra ematen duela, hagitz gauza sakratua dela eta horrela, eta ez genuen egundaino, egundaino, egundaino ere bertzerik egundaino hartu, eta guri ere harrapatu digutenak beti han harrapatu ditugu, igual da urtean buruan joanda ere pues errespetatu zuen jendeak. Gurutzea egin, beti erlea ateratzen den toki aldetik. Gero ez erlea atzetik ateratzen bada, gibeleko aldean ez egin gurutzea, beti erlearen aldi hartatik. Nabala batekin horrela, arbola axala kendu, eta gurutze bat normala egin. Eta peña baldin bada, peñan berriz egiten da zerbait ere, teila puska batekin edo, gurutzea ondo-ondoan eta errespetatzen da beti. Eta horrela ibiltzen ginen igandeetan, bueno!
Egilea(k):
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!