Zerria hil 1. Gosaria eta odolkiak
Hizlaria(k):
Sein Sansiñena, Manuela
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan IGA-019-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Zerriak abenduan hiltzen ohi zituzten. Ilargiari begiratzen zioten: ilbeheran hiltzen zituzten, lukainkak, azpiak eta abar kontserbatzeko hobe zelakoan. Bezperan tipula egin eta arroza egozten zuten. Zerria hiltzeko zerri-hiltzailea eta lau lagun behar ziren. Emakume bat odola nahasten egon behar zen. Gero, odola iragazten zen eta arroza, tipula, gatza, perrexila eta pipermina (piperbeltza). Bitartean, zerria erre eta garbitzen zuten, baita tripak atera ere. Gosaltzeko baratxuri-zopa, zerriaren gibela, tortilla, solomoa, lukainka, konpota, kafea eta kopa hartzen zituzten. Gosaldu ondoren, zerri-hiltzailea zerria puskatzen zuen. Emakumeek hesteak iturrian garbitzen zituzten eta, gero, etxean, barreinu batean baratxuri, gatza eta ozpinarekin uretan sartzen zituzten. Odolkiak kanpoan egindako suan egosten zituzten.
- Proiektua: Bortzirietako ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Maite Lakar
- Data: 2006(e)ko azaroaren 16a
- Iraupena: 0:07:20
- Erref: IGA-019/002
- Emalea: Patri Arburua Etxeberria
- Gaia(k):
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!