Kontrabandoko angulak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HON-046-027 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Kontrabandoa. Angula ekartzen zuten, batelarekin, eta xaietan gordetzen zuten. Kamioiarekin joaten zen bera. Karga etxera eraman zuen behin; angula jana egin zuten. Donostiara eraman zuen karga beste kamioi batek.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2011(e)ko abuztuaren 25a
- Iraupena: 0:03:33
- Erref: HON-046/027
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura » Ekonomia gerraostean
Transkripzioa
-Hondarbiyan beti izan da kontrabandoa, ez?
-Bai. Beti. Beti. Angulakin ere, kriston, handik ekartzen ta, Frantzitik ekartzen genuen pilla osua, pilla osua, e! Angula, Frantzitik.
-Nola ekartzen zenuten?
-Batelakin. Ekartzen zuten batelakin ta sartzen zuten igual garaje batian, baten, nagusi baten garaje batian, igual, milla kilo angula. Zakotan denak etortzen dire, zako ttiki batzuek, zertik pisu haundiya jartzen bada itten da lehertu dena, istotu dena, ondatu. Ba zako batian, igual, bost kilo o, bakotxak, o hamar, gehio ez. Eta igande asko, batzutan, igual deitzen ziguten guri telefonotik, angulan nagusiyak. “Hi, Fermin!”, “Zer?” ta “Etorri aguro, aguro etorri!”, “Nora?” nik banekiyen angula zala, “nora?” ta “Portuko eliz ondora, hor, xaian”, xaia da garajia, xaia esaten da; arrantzaliak esaten dute xaia. “Xaia, hau, zera, Sorondon xaia”, hor eliz onduan bertan. “Etortu. Gu hemen gaituk eta etorri”. Igande arratsaldian. Juan kamionakin, jarri ipurdizka garajera, ta kargatu kamiona, ta nik esaten nion: “Nora eaman behar da?” “Nahi duken tokira! Fuera! Fuera! Fuera! Alde in zak aguro, aguro!”, zertik ikusi zuen guardiyak paisanoz zabiltzala han bueltaka. Norbaittek […] emana, sospetxa o hola bazuten, goardiyak, ta igande arratsaldian paisano ibilki ziren, han barna, aber zerbatte ikusten zuten o hola. Ta klaro, kargatu kamiona ta nik: “Nora eman…” ta “nahi duken tokira”. Ta ni nora? Ba nere itxera. Dena sartu kamionan, etxera eraman, ta bueno, iñulabarrian esango nun: “bueno, igual etorko dire honara guardiyak, ta dena emango ditek guardiyak…” amari: “ama, badakizu ze ingu dugun? Angulak afaldu denak, benga.” Hartu zako bat, ireki, ta hartu angula pilla bat, garbittu, angulak jarri ta denak angula afaldu earki etxian, gero berari esan nion, klaro! Esan nion, joe, angula “cara y cruz”, haiek, guardia haiek ikusi bazuten kamiona o baten batek esan bazuen, akabo, angula denak galduko ziren! Afaldu eta hurrengo goizian etorri zen nagusiya. “Angulak zer?” ta “hor ttuk, han garajian”, “bueno, uain etorko duk…” , bazen beste kamioi bat, Donostikua zen, toldo haundi batekin etortzen zen beti, eta “uain etorriko duk” hori, fulano hori, eta “bera sartuko duk atzeka”, nere garajian, eta “kargatu eta emango ditik seittun”. “Bale”. Nik kentzen nun kamiona, neria, ta etortzen zan bestia, jartzen zuen han atzeka, ta dena, ta, ta, ta, ta, karga ta ematen zuen Donostira, nunbait hola ematen zuen. Igual partittu eingo zittuen leku batzutan. Pues hola, angula hemen asko etortzen zen.
-Angula nun harrapatutakua izaten zen?
-Frantzitik ekartzen zuten. Frantzian asko hartzen zuten. Asko. Angula, ba, angula beti hazitzen zen Frantziyan, beti. Frantziyan.
Egilea(k): Aitor Errazkin
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!