Bisigua Hendaiara eramaten, ezkutuan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HON-046-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Bisigua eta atuna. Itsasoan saltzen zuten atuna arrantzaleek. Getaria eta Orioko bisigu dena Donostiara eramaten zuten kamioian, eta berak Hondarribira eramaten zuen. Guardia erosita egoten zen.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2011(e)ko abuztuaren 25a
- Iraupena: 0:04:50
- Erref: HON-046/025
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura » Ekonomia gerraostean
Transkripzioa
-Bixigua ematen zen, atuna ere eon zan, tenporada batian, biño atuna saltzen zuten Hondarrabiko arrantzaliak, eurek, itsasuan, saltzen zuten frantsesakeri atuna. Zertik hemen hartzen zen bastante atun, eta Frantziyan baliyo zuen diro gehiogo. Ta hemengo arrantzaliak itten zuten, hartu atuna ta saldu frantsesakeri. Ta gero, bixigua ere hemen bastante hartzen zen, Hondarbiyan, eta Getarin’e bai, Oriyon’e bai, Donostiyan’e bai ta Pasaian ere bai. Bixigua. Asko. Hori dena ematen zuten Frantzira, dena. Miño klaro, kamion batek ekartzen zuen Getaria ta Orioko bixigu denak Donostira. Ni juaten nitzen Donostira, hartzen nuen kamion horrek ekartzen zuena ta gero Donostiyan eta Pasaian hartzen zutena ekartzen zuen beste kamioi batek “al puerto de”, Donostiko puertora. Kargatzen nuen Getaria ta Oriokua nere kamionin; Donostikua ta Pasaikua nere kamioian ere bai; ta hoiek denak, ta gero Hondarbiyan zienak denak ere, denak, preparatuta eoten zin, motor bat eoten zen, barko bat, haundi samarra, han, bihian, nola egondu gera, a, gu ez gara egondu han bihian, zure osabakin, han ez gara egondu, kotxin onduan, zure osabak…
-Bai, bai.
-Han zen zera bat, molla bat, barkuak arrimatzeko, uain da kotxian aparkaderua. Bueno.
-Bai, eliza onduan.
-Etortzen zan, ta guardiya zen erosita. Guardiya hartzen zuten mariñelak, lehenagotik, zera, bixigu nagusiyak, “oye, tú, tengo que cargar dos mil kilos de besugo al barco (o tres mil, según). Y esto qué…”, “Va, dos mil pesetas”, eskatzen zion guardiyak. “No, hombre, no, dos mil cómo te voy a dar, que no, joe…”, “No, no, ¡dos mil pesetas!”, “¡que no, coño! El otro día te dí mil y ya que…”, “Bueno, bueno, vale”. Ta ematen zion milla pezeta. Bale. “Yo estaré ahí, con vosotros, al tanto, por si viene el cabo”. “Vale”. Zertik kabo bat bazen, ibiltzen zen, klaro, bazekiyen “que había algún movimiento”, biño ez zuen billatzen. Ni alleatzen nitzen, kamionakin, kargatua, kajatan, etortzen zin, ta barkua hor, joten nitzan ondoa, hasten giñen deskargan, kamionetik barkora. Jartzen giñen denak “en fila”, aiba, ta, ta, ta… Guardiya gure onduan, ta, ta, ta, ta… Ta handik puska batera guardiyak esaten zuen: “¡Eh, cuidau, cuidau!, ¡que viene el cabo!, ¡que viene el cabo!”. “Vale. ¡Tranquilo!”. Kamionetik barkora bota beharrian, kabua heldu zela, hasitzen giñen barkotik kamionea atetzen. Aldrebes. Tortzen zen kabua, “Que hay, buenas noches, que, ¿mucha pesca?”, “Sí, bastante…”. Ta benga, kajak, kanpora, kamionera, “Sí, hemos cogido…”, arrantzaliak esaten zion, “Sí, hemos cogido, no sé, dos mil kilos o así…”, kamiona kargatzen. Guardiya han, ta kabua han. “Bueno, buenas noches, ¡eh!”, agur. Juaten zen kabua, ta guardiya berekin. Gu begira, atzetik, eta klaro, uaintxe kaboa mollara alletzen zenian, saludatzen zion, klaro, zerak, guardiyak, “al cabo”, kabua joaten zan ronda ittera, porai, Amute aldera, […] juaten zien atzetik bijilatzen, aber porsikaso bueltatzen zen, edo hola. Hura alde itten zuenian, berriz’e hartu kamionetik, berriz bixigua barkora. “Y venga”, pon, pon, pon, pon… hustutzen genuen kamiona, ta ni arrut! Eta bixiguan kabua etortzian, deskargando, barkotik. Ta harek alde ittian kamionetikan bixigu botzen, benga, benga… Ya bukatzen zenian motorra martxa eman, ni kamionakin arrut, ta gero barkua’re arrut, bixiguz kargatua.
-Nora eramaten zuten?
-Hori, Hendaiara.
-Hendaiara?
-Hendaian hori kargatu ta hori eamango zuten, buf!, San Juan de Luz, Baiona, Burdeos arte, igual.
Egilea(k): Aitor Errazkin
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!