Mari Karmen Toledo Eskamendi
Jaizubia auzoa; Hondarribia (Gipuzkoa) (1928)
Biografia
Gaintxurisketan jaioa, Jaitzubiako kantinan. Ama bertakoa zuen, eta bi familia bizi ziren kantinan. Izeba zen tabernako eta dendako arduraduna. Beraiek lau senide ziren eta lehengusuak bederatzi. Zortzi urte zituenean estazio-etxe batera joan ziren bizitzera, kantinatik gertu: aitak, Lezokoa bera, topoan egiten zuen lana. Eskolan etxe ondoan ibili zen hasieran eta gero Errenterian, mojetan. Topoz joaten ziren eskolara, debalde zuten. Hiru ahizpak neskame joan ziren. Mari Karmen 13 urterekin Errenteriara bidali zuten, Kaputxinotako mina lantegiko arduradunaren etxera. Hamar urte egin zituen han zerbitzatzen, Pasai Donibanera ezkondu zen arte. Xeberiano Sistiagarekin ezkondu zen, eta hiru seme-alaba izan zituzten.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
HON-083 | 2011 | Euskal Herriko Ahotsak | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute