Getaria (Gipuzkoa)

Ganadu-zain zeuden denbora beste lan batzuk egiteko aprobetxatzen zuten

Ganadu-zain zeuden denbora beste lan batzuk egiteko aprobetxatzen zuten Bide-bazterretan behiak zaintzen egoten zen. Orduan garbiagoak egoten ziren bazterrak. Behiak zaindu bitartean doktrina ikasten edo galtzerdiak egiten egoten ziren. Soroan ere lan asko egiten zuen eta baita ikatza eta egurra banatzen ere.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GET-017-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bide-bazterretan behiak zaintzen egoten zen. Orduan garbiagoak egoten ziren bazterrak. Behiak zaindu bitartean doktrina ikasten edo galtzerdiak egiten egoten ziren. Soroan ere lan asko egiten zuen eta baita ikatza eta egurra banatzen ere.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta geo ganauakin berriz, ganaua esan dizut (esan txut) zenbat giñuzen: bi behi, bi txahal, bi txerri aldameneko [tejamenian], ta oilluak, astua, ta… danak kale-basarrira jateko ekarri behar izaten […] astuakin. Ta geo bire-bazterretan ibiltzen nitzan ni behidxak zaitzen. Ta behin, bire-bazter guztik eon zian orduan danak garbi-garbi-garbi. Danak ateatzen giñuzen larrea. Eta beheko kamidxua, plaiko kamidxu horretan’e, asko ibili naiz ni ganauakin. Eta haor, plazatikan aldapa daon horretan, mendi horretan’e bai. Ta San Antongo mendidxan ze esanik ez! Ta badakizu zer zan gure zea, ganao-zaitzia?
- Zer zan?
- Dotriña ikasten edo galtzetiña iten behidxakin genden bitartian. Gure bizimoua horrela izan zan. Beti lanian! Ta artillezko galtzerdidxak eta iten itsasoa juteko ta…
- Gaiñea gazte-gazte, ez? Hamar-hamabi urtekin…
- Jesus! Nik ez dakit, e, hamasei-hamazazpi urte, ze izango nitun nik orduan. Ta gero, gure aita horrek esaten zun beti “souan’e in”, […] bazekin […] beti zeoze iten neola, bea itsasoa jun arren. Ta itxian ezin izaten zian ikusi. Egualdi txarretan josten pixkat hasitzen nitzan ta, muturrakin ta patarrakin ta, “egualdi txarra iten […]”, “[…] ba soora, ba”. Baiña, holaxe! Beti iruitzen souan eon bihar detela! Ta halaxen, dana lanian ikasi deu, ta bate penik ez dakat, eskolik ez det, baiña nahiko eskola lanian ikasi deu.
- Bai.
- Bai. Hori bai.
- Eta kale-baserriyan beste lanik eta izaten zan? Hor, e…
- Ikatza ta egurra partitzen’e bai. Egurrak partitu in behar izaten zian otarrak betetzeko ta. Gatza’re deitzen zunak, ba, hura’re pixatu ta zakuetan. Ta geo aitak beak eramaten zitun itxian zanian. Ta semia bai, Pakok’e bai. Horrelaxen, lan klase asko.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia