Getaria (Gipuzkoa)

Inguruko herrietako euskarak doinu desberdina

Inguruko herrietako euskarak doinu desberdina <p>Zarauztarrek eta zumaiarrek desberdin hitz egiten omen dute, eta erraz antzematen omen da nongoak diren. Getariako baserritar eta kaletarren artean ez dute alderik somatzen. Beraiek beti hika egiteko ohitura izan dute. Nagusiagoei hika egitea errespetu falta. Lehen berorika ere egiten zen, baina Juanitak ez zuen erabiltzen. Senar-emazteek hika egitea ez zaio gustatzen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GET-016-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Zarauztarrek eta zumaiarrek desberdin hitz egiten omen dute, eta erraz antzematen omen da nongoak diren. Getariako baserritar eta kaletarren artean ez dute alderik somatzen. Beraiek beti hika egiteko ohitura izan dute. Nagusiagoei hika egitea errespetu falta. Lehen berorika ere egiten zen, baina Juanitak ez zuen erabiltzen. Senar-emazteek hika egitea ez zaio gustatzen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta, ari gea jasotzen’e bai euskera kontuak eta. Eta euskera, Getaiko euskera, ta inguruko herrietakoa ta, diferentia al da?
- Beno, guk euskera, beti euskeraz in izan deu. Zarautzen eta hoidxetan gehidxo iten da.
- (A1) Euskeraz gehio hamen.
- Bai, ba! Hemen gehidxo. Han castillanoz gehidxo.
- (A) Bai. Geo, desberdiña da.
- Desberdiña, bai. Boza o, boza o, ezaguna izaten da. Zumaiarrak’e bai! “Zuek zumaiarrak zeate”, ta. “Zuek bizkaitarrak zeate”, ta.
- (A2) Baiño getaiarrai seituan.
- Seituan, bai.
- Eta zuk igartzen dezu zein dan zarauztarra ta zein zumaiar bat, eta…?
- Bai. Hau eibartarra omen den, baina ez zekan eibartarren bozik.
- (A2) Zu Eibarkua al zea?
- Bai.
- (A1) Ta azpeitiarrak’e asko…
- Bai. Azpeitiarrak eta azkoitiarrak eta hoidxek boza diferentia due.
- (A1) Baiña guk beste zea bat dakau.
- Beste… gatza bat.
- Eta esan diate Getaian bertan kalekuak eta baserritarrak diferente hitz eiten duela.
- Bai? Iruitzen al zazu, e?
- Ez dakit! Jendiak eta esan dit.
- Ez. Basarritarrak getaiarrak… boza diferentia? Ez! Ke ba! Ke ba! Ez zat, ez zat iruitzen.
- (A1) Doiñu berdiña.
- Doiñu berdiña, bai.
- Eta euskera, zuen artian eta, beti hika?
- Bai! Nik hika gehidxo ohitura det horrela, ba, habei, ta oan gure umiai’ta zuka iten [zuat] eta zaharrei berriz, Aitziberrei ta hoidxei’re zuka iten al diot? Ez zekiñat, bai! Zuka ingo zionat, bai.
- (A1) Nei hika iten diazu.
- Hika iten diñat hiri, bai.
- (A1) Nik zuri zuka.
- Bai! Nola ingo dian, ba, hika? Ez diñat utziko, gaiñea! Ez diñat utziko! Lehen beorika ta zan, e! Nik behiñ’e ez berorika zeai, amai ta hoidxei. Ez, zuka.
- (A1) Nik umiai zuka, baita’re. Nik nere umiai zuka.
- Gure umiai zuka iten zionat.
- (A1) Baiña been artian hika.
- Been artian hika, bai.
- Baiña lehen lagunen artian eta dana hika.
- Hika’re bai, bai, hika asko.
- Bai mutillekin, bai neskekin?
- Bai.
- Berdin?
- Uain, ez zatena gustatzen da senar-emaztiak alkarrei hika. Horrek inpresidxo haundidxa iten dit. [Hitatoka, hitatoka]. Dendan’e etorri ta, “Aizak, hi!”… gizonai nola leike hika, e? “No me gusta”.
- (A1) Ta gizonak andriai.
- Bai. Ez zaiten gustatzen.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia