Zizurkildik Getariara lanera
Sei ahizpa ziren eta inori ez zitzaien baserria gustatzen. Luisak josten ikasi zuen eta amak Tolosako denda batera eraman nahi zuen lanera, baina berak ez zuen nahi. Neska bat behar zutela-eta Getariara etorri zen. Etorri eta lehenengo egunean mezara joan zen; getariarrei hartu zien itxura.
- Proiektua: Getaria: euskara eta itsasoa
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2006(e)ko azaroaren 14a
- Iraupena: 0:01:45
- Erref: GET-012/002
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Lanbideak » Neskameak , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa
Transkripzioa
Galdetzailea: Eta esan didazu baserriko kontuak zuri ez zitzaizkizula gustatzen.
Luisa: Inori ez. Sei arreba giñan gu, ta iñor ez giñan basarriyan.
G: Danak sakabanatu.
L: Danok sakabanatu. Ta nik in nun, ba, pixkat gelditu ta josten hasi... Josten ikasi nun, ta amak esan zidan Tolosa eramango niñula denda batea. Dendan, familiarrak zian ta hara, ta nik esan niyon: "Nik ez det nahi Tolosa jun", esan niyon. Ta, geo behintzat, hemen neska falta, koiñatak, ahizpak abisatu zian, bere koiñatak, barreko zea hortan egon nitzan. Horrek nexka bat falta zula, ta hala, honea etorri nintzan. Ta jai batian, basarrira jun nitzan, basarritikan honera etorri nintzan illuntzian, ta geo goizetako mezetako honea. Ta orduan hemen historiya zan, oain jaiotakuak ez dakiye, zea, ama birjiña ekartzen ziñenan eleizetikan zeara, hor nola dao, komonak eta nola dabe, horrea, gordeta, ta geo ez zakiñat ze santokin behintzat etortzen [hitunan Golpeneko] ta... asto-jendia [...] ordun! Enee!
G: Eta zenbat urtekin etorri ziñan?
L: Ba, hamazazpi urte, kunplittuta, hemezortzi.
Egilea(k): Jesus Iribar
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!