"Txordoketan egitea"
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GET-009-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Getaria: euskara eta itsasoa
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2006(e)ko urriaren 20a
- Iraupena: 0:00:54
- Erref: GET-009/013
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baratzea eta soroa
Transkripzioa
- Eta entzuna daukat, baiña ez dakit zer dan, “txordoka” o “txordokia”… “txordokan itea”, o…
- “Txordoka”?
- Zer da hau?
- “Txordoka”. Zea izango da, mahatsa bildu, pasatzen dan jende, e, zea, aurrea, ta geo atzetikan han geatzen dienak, morduak, haiek, zuetzako izaten dia, juten ta biltzen ditunantzako, “txordoka”.
- Pasatzen dan edozeiñentzako.
- Bai, bai, eozein. Zeuk oaiñ nahi bazu mahastiyeta jun ta billatzen dezuna, zeuretzako.
- Neuretzako.
- Bai.
- Eta hori da “txordokan”?
- “Txordoka” hori da. Leheno, lehenotik ez dek laatzen, e! Iñok ikusi ezkeo, errieta ematen due, mahatsa hartzen mahastitikan, bildu baiño lehenuo. Geo biltzen danian, ordun bai.
- Ordun bai. Ordun libre.
- Ordun “txordokatan” libre. Hoixe da “txordoka”.
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!