Bisigutako kontuak; distantziak, tretzak, lexikoa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GET-005-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Bisigutako arrantza gogorra izaten zen, baina gero egunero jaten zuten bisigua. Erreta jaten zuten normalean, baina behin San Antonak ezkero pusketak eginda. Goizeko ordu bietan jaikitzen ziren itsasora joateko. Frantzia aldera joaten ziren. Ze distantziatara joaten ziren eta distantziak nola neurtzen zituzten. Korrederarekin neurtzen zuten distantzia. Tretza bakoitzak 180 amu inguru izaten zituen eta 70 tretza betetzen zituzten lau lagunen artean. Lexiko interesgarria. Supilla: "madria bezala amarratuta joaten zen txikota". Kordela. Bakoitzak 60 metro zituen. Honen inguruko azalpenak. 4-5 ordu egiten zituzten alatzen.
- Proiektua: Getaria: euskara eta itsasoa
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2006(e)ko maiatzaren 09a
- Iraupena: 0:04:45
- Erref: GET-005/012
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Itsasoa » Lan-tresnak eta azpiegiturak » Nabigazioa , Itsasoa » Arrantza-kanpainak » Bisigua , Itsasoa » Lan-tresnak eta azpiegiturak » Lan-tresnak
Transkripzioa
- Ta bixigutako [egoera] ziharo txarra, e!
- Bai, e?
- Puuu! Diru gutxi irabazi… Oain, eunero jaten giñun bixigua, e! Arrai frexkua! Oain ya zenbat baliyo duan? Esaten giñoun nagusiyai ta, “bixigua?”, ta ez zeon problemikan. Bere aurrian garbitu ta geo etorri ta erre ta. Ta geo, behin sanantonak pasatu ezkeo, pusketak inda. Ordun asko jaiotzen zan ba! Grasa iten zikon, ba… Ta pusketetan arrazo jaten zan, oliyua bota gabe. Eunero bixigua jaten giñun guk!
- Bai, bai! Ez da gutxi!
- Jolin! Garai hartan, bai, bai, bai. Hoixe iten giñun, jateko ona jan. Baiña dirua ez, e! Ta geo treza esaten zun aitak, “treza beteta baldin badabe lojan, argi ibilli ai, e!” Bai, ba, itsasoa juteko… ordu bitan, goizeko ordu bitan jaikitzen giñan. Ta hamazazpi… hamendikan hogeta hamazapi milla juten giñan, Frantziko kosta, pixkat goroxio, [nor(o)estia], hogeta hamazazpi milla. Korreoria eukitzen giñun markatzeko, osea, katxarro bat atzea botata, ta oaintxe ingurura aillatzen zanian, han lagatzen zan ta beitzen ziñun numeraziyuai, ta “oaintxe, oaintxe gaituk, ba!”. Ta geo iten giñun hogeita hamazazpi milla, zea, ruta. Eta geo sonda iten giñun. Ez zan aparatuik sonda iteko ta burni haundi batekin erriatu, ta ehun braza zanian, marka. Ta geo banaka-banaka koxkorrak apuntauta, honela, beayen koxkorrak, zeatzen, zenbat?, ehun ta hamar, ehun ta hogei… pusketa. Ta geo ur…
- Ta zenbatera botatzen zan?
- Moitzen giñun ehun braza o horrela, ta ya ehun ta larogeira. Ur mehetik hasi, ehun braza, larogeta hamar hasi botatzen, ta uraldika-uraldika, larogeta hamar… berrehun baiño barruro behintzat bukatzen giñun beti.
- Eta esan dezu distantzia neurtzeko…
- Ze, korredera.
- Korredera. Eta korredera…
- Korredera erderaz da, baiño… euskeraz ez dakit.
- Eta, hemen moillan lotu, o…
- Hamen beyan bota. Hamen ertetzen giñunian moilla muturretik kanpora, bras!, bota. Ta, lau bat braza.
- Harri batekin?
- Ez, ez, bea botatzen zan burni… Bea, bea zan burnizkua. Ta bere katxarruai da! ematen zan, fletxai ta, bota, hiru-lau braza atzetikan, barku martxan. Ta oaintxe, aillatzeko relojuakin kalkulatu ta “uaintxe gaztik […]”. Atzea jun, ikusi, ta numeraziyua ikusi atzian. Eta, “ba, aillatu gaituk”. Ta geo in behar ziñun plaia billatu, zea, runbua hartzeko berriz, itsasoa juteko. Ta geo hartzen giñan, berriz sonda hartzen giñun, […], ta danak illaran jartzen giñan. Hamendikan horrea danak. Eta tarte… hurre’re asko, ta geo, nahastu iten giñun.
- Horregatik!
- Hura izaten giñun haserria! Ta ez zeon… Kordak gabe baliyo zuan garai hartako…
- Bai.
- Eta, oan bezela izan bazan bai, amua kendu dana ta dana libre. Baiño, ño!, dana libratu in behar zan. Dana gaiñez txigotezko gauza, e!, dana txigotekua…
- Soka.
- Orduan linolik ez zan, soka. Kordela ta geo supilla. Supilla ta amua honenbesteko pusketa. Ta treza bakoitzak zitun, e, ehun ta larogei bat amo, treza bakoitzak, ehun ta larogei amo. Geo hasi zan pixkat gutxitzen. Bakano ta hobio zala, ta. Baiño, ehun ta larogeta hamar. Ta haiek bete in behar zian, e! Hirurogeita hamar treza, lau lagunen artian.
- Guztira zenbat amu botatzen zian?
- E?
- Guztira zenbat amo botatzen zian?
- Ba, ateako dezu hor, e… Berrogeita hamar treza, ehun ta larogeita hamarrekin.
- Ehun ta larogeta hamarrekua… Ba, zortzi milla edo bederatzi milla, o…
- Bai! Haiek danak bete in behar zian egunero! Ta libratu? Alatzian. Baiño egun asko bixigu gutxikin, e!
- Esan dezu, supilla?
- Supilla.
- Zer da supilla?
- Supilla da, txigota, amarria bezela juten zana, amarrauta. Ta kordela zan […] gora altxatzeko. Kordela. Ta supilla zan, amarre, tiratzen ez zuna, illara guztikua. Bakoitzak zituan hirurogei metro, paño bakoitzian, treza bakoitzak. Hirurogei metro, ta geo iten zan amarratu alkar: hirurogei metro, hirurogei metro… Ta geo iten zan bi trezen partez, [kluisa] bat bota, flotadore bat…
- Flotadore bat.
- Hura. Ta handik hartzen zan. Flotadore […] hartu ta geo alatzen ai ziñala treza, bestia etortzen zan, ta bestia’re hartu, ta gora. Hala, bost ordu edo, lau ordu t’erdi bai alatzen!
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!