Arrantzako prozesua urratsez urrats
Hizlaria(k):
Isasti Aizpuru, Jaxinto
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GET-003-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Tostartekoen lan-banaketa; normalean bakoitzak bere lan finkoa izaten zuen. Itsasontziaren aurrean joaten zenak agintzen zuen sarea noiz bota uretara eta besteak prest egoten ziren. "Erria!" esan eta sarea botatzen zuten. Ontzia bueltan joaten zen eta gero makinilarekin sarea azpitik itxi egiten zen. Sarea eskuz jasotzen zen tiraka eta gorantz egin ahal ikusten zen zenbat arrain harrapatu zen. Txardanguarekin poltsa egiten zen eta bi zalabardorekin palketara (kaxa antzekoetara) husten zen arraina. Arrain asko zegoenean [munduak] erabiltzen ziren, salabardoa beheraino ez zen iristen eta. Maniobra osoa egiten ordubete inguru behar izaten zen. "Etxada" batean nahikoa bilduz gero portura joan eta benta zabaldu arte zain egoten ziren arraina saltzeko. Erabiltzen ziren neurriak arrua (20 kilo) eta kintala (50 kilo) (atunetan) izaten ziren.
- Proiektua: Getaria: euskara eta itsasoa
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2006(e)ko maiatzaren 09a
- Iraupena: 0:05:05
- Erref: GET-003/015
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Itsasoa » Arrantzontziko bizimodua eta lanak » Arrantza-orokorra , Itsasoa » Arrantzontziko bizimodua eta lanak » Arrantzaleen arteko bereizketak , Itsasoa » Lan-tresnak eta azpiegiturak » Lan-tresnak
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!