Getaria (Gipuzkoa)

Antxoatako arrantza ardoran eta majuran

Antxoatako arrantza ardoran eta majuran Otsail erdialdean hasten zen antxoatako arrantza eta ordurako ontziak prest egoten ziren. Sarea hartu eta ez zen beste traste gehiagorik behar izaten. Lehenbiziko antxoa (freskoa) Donostian saltzen zen eta geroagokoa fabriketarako izaten zen. Iluntzean irteten ziren eta gau osoa egiten zuten (ARDORAN). Gauez harrapatzen ez bazen egunez izurdeekin joaten ziren MAJURAKO arrantzara. Izurdea aurkitu eta hari jarraitzen zitzaion. Hark arrainak gora aterarazten zituen eta orduan sarea botatzen zen. Hasierako urteetan Zarauzko kosta inguru horretan ibiltzen ziren antxoatan (ardoran) eta nahiko antxoa izaten zen bertan. Lehen ez zuten inolako aparaturik erabiltzen. ARDORA arrantza-moduaren izena nondik datorren. Harri bat (DANBARRIA) botatzen zen sokarekin lotuta uretara eta beldurturik antxoak mugitzean zuri-zuri ikusten zen ura. Arrantzarako zona onenak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GET-003-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Otsail erdialdean hasten zen antxoatako arrantza eta ordurako ontziak prest egoten ziren. Sarea hartu eta ez zen beste traste gehiagorik behar izaten. Lehenbiziko antxoa (freskoa) Donostian saltzen zen eta geroagokoa fabriketarako izaten zen. Iluntzean irteten ziren eta gau osoa egiten zuten (ARDORAN). Gauez harrapatzen ez bazen egunez izurdeekin joaten ziren MAJURAKO arrantzara. Izurdea aurkitu eta hari jarraitzen zitzaion. Hark arrainak gora aterarazten zituen eta orduan sarea botatzen zen. Hasierako urteetan Zarauzko kosta inguru horretan ibiltzen ziren antxoatan (ardoran) eta nahiko antxoa izaten zen bertan. Lehen ez zuten inolako aparaturik erabiltzen. ARDORA arrantza-moduaren izena nondik datorren. Harri bat (DANBARRIA) botatzen zen sokarekin lotuta uretara eta beldurturik antxoak mugitzean zuri-zuri ikusten zen ura. Arrantzarako zona onenak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu nahi al duzu?

Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia