Getaria (Gipuzkoa)

Baporeetatik motordun ontzietara aldatu zeneko garaia

Baporeetatik motordun ontzietara aldatu zeneko garaia <p>Bera hasi zenerako barkuak motordunak ziren. Baporeak ere ezagutu zituen lau-bost herrian. Bera itsasoan hasi zeneko ontziak <em>Monte Arno</em> zuen izena, eta Mutrikutik ekarri zuten lehen zuten baporea saldu ostean. Lehenagoko ontziak egurrezkoak izaten ziren, baina gaur egun denak txapazkoak dira. Getarian ontziola zegoen eta bertan ere egiten ziren barkuak. Ontzi zaharrak Santander aldera saltzen ziren. Motordun ontziekin etorri ziren aurrerapenak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GET-003-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bera hasi zenerako barkuak motordunak ziren. Baporeak ere ezagutu zituen lau-bost herrian. Bera itsasoan hasi zeneko ontziak Monte Arno zuen izena, eta Mutrikutik ekarri zuten lehen zuten baporea saldu ostean. Lehenagoko ontziak egurrezkoak izaten ziren, baina gaur egun denak txapazkoak dira. Getarian ontziola zegoen eta bertan ere egiten ziren barkuak. Ontzi zaharrak Santander aldera saltzen ziren. Motordun ontziekin etorri ziren aurrerapenak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta esan dezu, ya, zu lanian hasi ziñanerako motorra zala, ez? Barkuak motorrezkuak ziala?
- Motorrezkuak, bai.
- Zuk ya baporeikan ezautu zendun?
- Ezautu bai, ezautu…
- Baziran?
- Baporiak Getaidxan orduan lau eo bost eo horrela zian. Ta ni hasi nitzan hoidxek’e bazuen baporia, aurreokua, Karmengo Ama, bai. Ta geo motorra. Ni hasi nitzan, motor hori zan, hortikan lehenbizikua.
- Eta izena nola zeukan barkuak?
- Monte Arno.
- Monte Arno?
- Monte Arno. Zeatik, Mutrikutik ekarri zuen hori, Mutrikutik.
- Eta beti barko horretan ibili ziñan?
- Bai. Itxe horrekin beti. Geo bestia Kaximirona in zuen, Kaximirona. Geo ya handikan aurrea Kaximironak, hiru bat eo. Harrezkeo, hiru bat berri, o… E! Hirugarrena?
- (Laguna): Bai.
- Hiru bat. Uan bestia, laugarrengua huan txapazkua in due ni ibiltzen nitzan zea hortan.
- Egurrezkuetan?
- Eta nik ya egurrezkua. Txapakuan, danak Getaidxan, danak txapazkuak dabe. Leheno egurrezkuak zian. Beno, bat o bi o bazian oan dala berrogei bat urte, lehenbiziko txapazkuak, bajuran [in zituena]. Bestela, dana egurrezkua. Ta geo uan dana txapa. Bai.
- Eta normalian ze iten zan, e… Barkua esan dezu Mutrikutikan ekarri zutela?
- Bai, orduan han salgai eo. Ta hemenguak baporia zuen, ta bapore hori Donostira saldu zuen. Ta geo, haren ordez, hura hartu zuen. Bai. Bai, ta geo hamen astillerua, hamen Getaidxan iten zituen, beste batzuek Getaidxan indakuak. Eta hura Mutrikutikan ekarri zuen behintzat.
- Bai, eta barkuak Getaiyan bertan eindakuak […]?
- Getaidxan iten zian, Astilleruan, bai, barko…
- Nun zeon hemen…
- Hortxen, ixkiñako… Hor oan zea dao, restaurantia. Astillero. Hori zan, hoidxen, hoidxen osabak eo aitak eta zian iten zituenak.
- (L) Aita eta aitona.
- Oan restaurantia dakaenak. Hoidxen aitak eta. Hortxen bertan. Hor iten zan, hortik […] zian barkuak moilla barrura.
- A bai, e?
- Bai.
- (L) Aitona hasiko huan.
- Aitona, aitona Euxebio.
- Eta normalian barko zaharrak ze iten zan, saldu o?
- Bai, jenealian, hemen beti pixkat aurreatuko barkuak eoten zian beti, hemen, lesteko aldea. Hor, e, zea, beheko castellano jende hoidxek beti barku exkaxouakin, o… Orduan, e? Oan ez, oan haidxek’e gu bezela. Eta hamen… Zuk geo berridxa in behar baldin bazendun, lehengua txikidxa dalako o hola, hori hara saltzen zan.
- Santanderrea o…?
- Santanderrea o, Galizira o…
- Galizira.
- Bai.
- Ta hemen berriya in.
- Hemen berridxa, bai. Geo ya haidxek paren jarri zian, e! Baiño lehenbiziko urte […], urte dexente, beti hamengo barkuak berridxa in behar zunak, hara saldu, Galizira.
- Orduan, eta zuk ezautu zendun orduan, garai hori, ez? Baporiak […]…
- Baporiak deseinditu ta motorrak hasierakuak, bai.
- Orduan sekulako adelantua izango zan, ez?
- Bai, Jesus! Lana’re oso gutxi. Ikatzakin ta lan haundiya zuen haidxek. Bai.
- Eta arrantza egiteko ta hobiak berriak?
- Bai, beti beste adelantua, adelantua etorri zan, gauza gehidxo. Makinillak eta. Leheno eskuz gehidxo, eskuz iten zan. Ta geo makiñei txiki bat jarri ta harekin, ta horrela prosperatzen. Bai, pixkat adelanta…, beti adelantatzen.
- (L) Pixkanaka-pixkanaka.
- Baporetik motorrea, ba, adelantua, bai.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia