Getaria (Gipuzkoa)

Umetatik itsasoari lotuta

Umetatik itsasoari lotuta <p>Lehen getariar gehienak ziren arrantzaleak, fabriketan lan egiten zuten banakaren batzuk kenduta. Umetatik moilan ibiltzen ziren eta ohituta zeuden txalupetan ibiltzen. Euren familia gehiena osabaren itsasontzian hazi ziren. Umetan eliz-mutil izan zen. Goizean meza lagundu eta gero aitarengana joaten zen tretzak nola betetzen ziren ikastera. Gero, 13 urte ingururekin "primabera" batean sartu zen. Lehen, 14 urte behar ziren barku batean lanean hasteko.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GET-003-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lehen getariar gehienak ziren arrantzaleak, fabriketan lan egiten zuten banakaren batzuk kenduta. Umetatik moilan ibiltzen ziren eta ohituta zeuden txalupetan ibiltzen. Euren familia gehiena osabaren itsasontzian hazi ziren. Umetan eliz-mutil izan zen. Goizean meza lagundu eta gero aitarengana joaten zen tretzak nola betetzen ziren ikastera. Gero, 13 urte ingururekin "primabera" batean sartu zen. Lehen, 14 urte behar ziren barku batean lanean hasteko.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta, aita ere arrantzalia?
- Bai.
- Hemen, Getaian, kalian jende gehiena arrantzalia izango zan, ez?
- Arrantzalia, hemen jenerala arrantzalia. Arrantzalia ta basarritarra. Kaleiko bakar-bakarra lehorrian lana iten zuenak Zarauzko taillerretan, ebanisteidxan ta horrelako… bestela dana arrantzaliak.
- Eta zu’re txikitatik itsasuan?
- Txiki-txikitatik.
- Gogoratzen dezu lelengo egunak, txalupa batera igo ziñan lelengo eguna?
- Bueno, txalupa batea… bai, mutil-koxkorretan hamentxe, erten gabe ibiltzen giñan moillan ta. Baiño, geo baporia, aita ta etortzen zianian juten giñan ta, hantxe barkuan ibiltzen giñan. Ta geo, edadea hurreatzea bezela gehidxo-gehidxo ta, ya ohituta ya zahartzeako nun, ze barkotan o ibiltzen ziñan. Aita ta jenealian, jenealian, mutillak, semiak juten zian, aita ta nun eoten zian, hara. Beno, ni osaba baten zean, aiten ta anaidxen barkua zan. Ta aita’re han, ta famili gehidxenak bertan hasi giñan gu, gure partetik.
- Bertan, barkuan?
- Bai.
- Eta baporia o ya motorra…
- Ez, motorrian.
- Motorrian ya.
- Motorrian nik ya.
- Orduan txiki-txikitatik lanian gutxi gorabehera, ez?
- Bai, bai. Monagillo eon nitzala, hortxen bertan, bixigutako trezak betetzen ibiltzen zan aita. Ta zean lagundu, mezan lagundu, eta hara, ikastea, treza nola betetzen zan, ta… Horrelaxe. Geo ya primaberan sartu nitzan ni, primabera batian. Bai.
- Zenbat urtekin?
- Beno, hamahirukin. Hamahirukin. Ta geo hamalau, hamalau… Beno, hamahirukin, orduan ya primaberan goizo hasten giñan, ta geo junidxuan in nitun hamalau. Bestela hamalau urtekin paperak ematen zituten, orduan. Oan geo hamaseikin o ematen due. Ta lehen rola o barkoa juteko ya hamalau urte behar zian.
- Galarazita zeon hamalau urtetik behera…
- Bai. Bai.
- Eta, goguakin hasi ziñan? O bildurtuta o?
- Ez. Beste lagunak’e danak hara juten zian ta, hamen ez zeon beste zeikan. Estudidxua zakana, estudiatzea juten zan, baiña guk, gure estudidxua hori zan. Bai.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia