Pilar Candina Elgezabal
Gernika-Lumo (Bizkaia) (1918-2010)
Biografia
1918ko Pilarreko Ama Birjinaren egunean jaio zen Gernikako Frantseskalen, bere aititak estankoa zuen bertan (gaur egun Faisan kafetegia dago). Aita gernikarra zuen eta ama Olabarrikoa. Bi urte zituela geltokiko plazara joan ziren bizitzera. Umetan Pasealekuko eskoletan ibili zen, josten ere bertan ikasi zuten; ostean arratsaldetan Emiliarengana joaten zen josten ikastera. Bonbardaketa egunean, arratsaldeko lauretan irten zen etxetik eta segidan hasi ziren kanpai-hotsak entzuten. Lau orduz Andra Mari inguruan ezkutatuta egon ostean, Kanpantxuko Sebera esne-saltzailearen etxean igaro zuen gaua. 36 senitarteko egon ziren egun hartan Gernikan, eta guztiak atera ziren onik. Etxe barik gelditu zirenez, ebakuatuta alde egin zuten: Olabarrira, Bilbora, Santanderrera, Frantziara itsasontziz... guztira hiru hilabetez egon ziren kanpoan. Handik bueltan, 13 urte igaro zituzten Landaberden. Gernika berreraiki zenean bueltatu ziren geltokiko plazara atzera ere, Santander Central Hispano bankua dagoen lekura. Senar amerikarrarekin ezkondu ostean, Brooklyn-era joan ziren bizitzera eta bertan egon ziren sei urtez. Euskal Herrira bueltatu eta Ibarrangelun egon ziren 19 urtez. Gernikako Industria kalean bizi ostean, 2007. urtetik Kaltzada egoitzan egon zen.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
GER-033 | 2010 | Gernika-Lumoko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute