Kepa Mendia Landa

Gasteiz (Araba) (1952)

Biografia

1952. urtean jaio zen Gasteizen. Bi senidetan zaharrena da Kepa. Guraso biak gasteiztarrak zituen, baina aitaren ama gipuzkoarra zen, euskalduna. Familiak Mendia optika ireki zuen 1856an La Pueblan, eta Gasteizera mugitu zuten 1895an. Optika ikasketak egin zituen Kepak Madrilen 1969an, baita Ekonomia ikasketak ere. Madrilen euskarara hurbildu zen, eta ikastea erabaki zuen. Ondoren, Gasteizera itzuli, eta arratsetan euskara ikasten aritu zen Olabide ikastolan. Gasteizko AEKren sorreran parte hartu zuen 1977an, eta 1978an Euskal Filologia egiten hasi zen. Keparen aita musikazale eta euskaltzale amorratua zen; 'Euskal Jaia' irratsaioan euskal musika ipintzen aritu zen 1970-90 bitartean, eta optikan euskal musikako diskoak jartzen zituen salgai. Optikan euskarazko publizitatea egiten ere hasi zen. Kepak bide horretatik segitu zuen, optikan lanean hasi zenean: euskarazko publizitatea egiten. 

Zintak

KodeaDataProiektua
GAS-023 2019 Gasteizko Euskararen Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia