Gabiria (Gipuzkoa)

Prakagile bati laguntzen

Prakagile bati laguntzen <p>Antolarrazpi baserrian neskame ibili zen. Prakagina zen etxekoandrea eta hari laguntzen ibili zen urte eta erdiz. Jositako prakak Tolosara bidaltzen zituzten. Gizonezkoentzako prakak josten zituzten eta nolakoak ziren deskribatzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAB-004-028 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Antolarrazpi baserrian neskame ibili zen. Prakagina zen etxekoandrea eta hari laguntzen ibili zen urte eta erdiz. Jositako prakak Tolosara bidaltzen zituzten. Gizonezkoentzako prakak josten zituzten eta nolakoak ziren deskribatzen du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eskola hamabost urtekin utzi zendun. Hamabost urtekin eskola utzita, ze hasi ziñen, lanen?
- Bai, etxen lanen. Geo tenporada bat neskame're ein nun. Han, beheko baserri baten. Bost duro pagatzen zien hillen.
- Ze baserrita jun ziñen?
- Antolarrazpi. Hantxe eon nitzen.
- Nolatan jun ziñen hautza?
- Harek'e behar zon. Hure're bakarrik arkitzen zan.
- Zer zan, emakumen bat?
- Bai.
- Bea bakarrik bizi zan?
- Gurasokin. Gurasok zeuzken ia edadekok. Lehenbizi ibili nitzen... “Era pantalonera, el cuñado era sastre”, Tolosan bizi zan koiñadoa. Koiñadok bialtzen zion, klaro, harek'e bizi ein behar zon, [...] ta prakak bialtzen zion. Tenporada bat ein non, urtea ta gehiau eingo non, josten, prakak josten.
- Nun josten zittuzun, baserrin bertan?
- Basarrin bertan, bai. Ta bialtzen giñun “en Zepelin, un autobús de Zumarraga a Tolosa”.
- Zumarragako autobusak Zepelin izena zun?
- Zepelin.
- Handik Tolosa juten zan?
- Bai. Beno, Donostiraiño jungo zan hure. Guk Tolosa bialtzen gendun. Ta geo beak'e atzea bialtzen ziun.
- Zuk ze eitten zendun, barrenak hartu?
- “De todo, de todo”. Prakea konpleto.
- Prakak ein eitten zittuzun?
- Bai. Josi, josi, berrie josi. Bai. De todo.
- Nolako prakak izaten zien?
- Ondo. “Era buen sastre”.
- Neskanak ala mutillenak?
- Motillenak, motillenak.
- Neskantzako izaten al zan ordun prakaik?
- Ez, ez. Ordun ez zan neskantzako. Baiño, gauza ona erten zon e! “Yo prefiero pantalón que minifalda”. Hor, beheko danak ikusiz, minifaldakin. Prakea, mucho mejor.
- Nolako prakak izaten zien?
- Normal, dana normal.
- Baiña pintzadun galtzak ala nolakok?
- Hemen bi pintzakin, “luego aquí un bolsillito general, para el reloj si quería llevar”. Ta geo normal, normal.
- Ze tela ibiltzen zien?
- Ona ibiltzen zon telea, “muy buena tela”.
- Gehienbat ze eitten zien, mahonezko galtzak ala galtza onak, jaietako erropa eitten zendun?
- Ez, ez, ez. Onak, onak. Jaietakok, jaietakok. Maonezkoa're, beai esan ezkeo, eitten zittun, baiño sastre bestelakoa.
- Ta zu hortan aittu ziñen?
- Bai.
- Josten bakarrik, ala etxeko lanetan'e bai?
- Ez, ordun josten bakarrik. Eta gero, ditxosozko gerrea etorri zan, “el cuñado se tuvo que marchar, porque era rojo”. Beak'e bai. Ta ordun egun txarrak pasau giñutzen.

Egilea(k): Aimar Maiz

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia