Gabiria (Gipuzkoa)

Txirrindularitzarako zaletasuna, baina bizikletarik ez

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Hizlaria(k): Murua, Juan

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAB-002-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Orduko txirrindulari ezagunak aipatzen ditu. Eurak ez ziren gehiegi ibiltzen bizikletan; reketeek bizikletak kendu omen zizkieten. Normalean oinez ibiltzen ziren batera eta bestera; ondo zimeldutako mutilak omen ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ziklismoa ta segitzen zenduen?
-Bai. Buelta Frantzia ta, orduko Gallardo ta, Trueba ta, Cepeda ta. Onak. Ordun zienak, belgak eta bazien, onak. Nola zien hak? Belgak eta ordun hor ibiltzen zienak, onak. Ricardona ta, horik hemengo zeak. Ezkerra. Geroxeo berriz, Bermit eta horik. Bai. Nik leitzeko beti gogoa, ta periodikoik eo izaten banun, beti karrerea zerbait. Hori bai, nola zebillen eo. Gero ikustea ta, hola. Ta ibilli’re bizikletan oso gutxi. Bi bizikleta giñutzen, gerra denboran. Beno, osabak, bi bizikleta zittuen, eta eak horti aurrea jun zien, eta reketek eaman ziuen bik, eta gu bizikletan ibilliko giñenen, eta han ibiltzen zien eak, gure bistan, gu eskola juten giñenen, plazan bueltaka, gure biziketan. Beti harrapau ta etxea, harrapau ez, gerek zien, harrapatzea ez zan, “etxea eaman zetuau hok”, ta hola esaten gendun, baiño behin’e ez giñen atrebittu. Bat ibiltzeko gauza ez zanen utzi ziuen etxea ekartzen, ta bestea’re halamuz. Hondauta bik.
-Lehen, karreteraik eta ez zan garaien, dana mendiz. Hemen karretera noiz ein zan?
-Karreterea nik hemen beti ezautu det. Etxe ondon. Ormazteiti kamiño hau, oso ona ez ibiltzeko, baiño ba, bizikletan ibiltzeko lain bai, hemendi Motxorroako hau’e bai. Hori beiz hau baiño lehenau eindakoa, beheko hori. Ta gero hau, hemendi Gabiriako adar hau, hau gerogo. Neu bizikletan. Baiño Zumarragaa ta Legazpia ta oiñez, oain baiño kilo gutxigokin ta goorrago. Ta udan segan, latz. Ta kilo gutxi, baiño ondo zimelduta.

Egilea(k): Aimar Maiz

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia