Gabiria (Gipuzkoa)

Lehenbiziko irratiak; euskaldunak Londresko BBC irratitik

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Hizlaria(k): Murua, Juan

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAB-002-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Lehenbiziko irratia osabak Argentinatik bidalitako diruarekin erosi zuten. Aurretik, Gabirian bizi zen "amerikano" baten etxera joaten zen Juan irratia entzutera eta handik jakiten zituen gerraren inguruko kontuak. Francoren aldeko kontuak izaten omen ziren nagusi orduko irratietan. Londresko BBC ere entzuten omen zuten. Inguruko baserritar batek gerra garaian Ingalaterrara ihes egin eta BBC irratitik hitz egin omen zuen; inguruko denak batu ziren hura entzuteko. BBCtik hitz egiten zuen apaiz euskaltzale bat ere aipatzen du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Radioa ta?
-Radioa, hortxe, izan zanen, aurreneko radioa, diruik ez ordun, gerra ondon ta, diruik ez erosteko. Gue aitte zanak, Amerikan osaba bat, bueno, nere osaba, aitten anaie, Amerikan, ta radioa ba nahi etxen, berriik jakitteko, haek’e kartzelati etorri berrik ordun, Francon garaiko kontuk eta. Harri esan, ta harrek dirue bialdu radioa erosteko, Ameriketati, Argentinatik. Harrek dirue bialdu, ta radio bat. Paite zulon hor, paite zulo txiki bat ein ta hor. Enda, radiok, gehiena ordun aitzen genduna, hemengok danak kontu bat, oaingok bezelaxe, Francon aldeko kontuk danak, ta BBC Londreskoa, hura ondo aitzen zan. Beti illuntzaan hura. Hori baiño lehenau, berriz’e, etxen radioa baiño lehenau, hemen, Kuban eo Amerikan eon ta bazan amerikano bat, dirudun bat. Ta harrek bazon radio bat. Ta harrena. Ordun, azkeneko gerra mundial hortan, harrena jaiero juten nitzen. Harrek beak esaten zian, amerikano horrek, “etorri zaitz”. Biok jartzen giñen, ta aitzen, zea danak. Nik ordun mapan danak eamaten nittun, nundik noa frente zeren ta. Hemen, desenbarkuk ein zittuenen amerikanok Afrikan, Romeillek eta, Alamein eta, horko frenteko danak. Hemen’e bai, Rusiko Estalingradutio, horko zeak eta. Schmolenko ta ze general zien. Horik danak ordun. Harrena jun ta, hantxe. Geo geuk ekarri gendunen, etxeko horrekin, akordatzen naiz behin, gerra denboran hemen gerran ibili, aurrena Bizkai alden, hemengo baserrikoa zan, leitzen’e ez zon jakingo gaiñea segurona, oaindi bizi da, hemen izan zan, jun dan udaizkenen izango zan. Aurrena Bizkain gerran ibilli, eta gero hor harrapau-eo ein zuenen, beste aldea eaman zuen frentea, Francon aldea. Ta hor, Valentziko frenten ihes ein, ta Valentzia pasau zan. Geo ia aurrea sartu zienen, frankista horik ia aurrea sartu zienen, han ez dakit naranjakin o kargautako barkun bat Valentzin, ta han sartu polizoi bezela, ta Inglaterra. Geo han mekaniko nabal eo ikasi izan behar zon harrek. Bageñikiun hitz ein behar zola, BBCti, ta akordatzen naiz nola eon giñen hemen, ingurukok eta etorri, beste radioik ez zeon hemen, honea etorri ta ingurukok nola eon giñen. Harrek hitz ein zon. Geo ordun, asko, harrek’e BBCti eitten zon, apaize, nola zan hura? Apaiz bat, hura izan zan hemen eutsi ziona, hemengo euskalduntasunei, ez dakit nola zan, apaize zan, oso famosoa zan hura, garai hartan, harrek eutsi zion hemengo euskaldunei ta, pixkat haize berritzen ta harrek. Harrek dotriñan ta politikan, harrek egie ibiltzen zon, ta horrekin eusten zion. Hola, radioa. Gero telebixioa, gerogoko kontuk beiz, ia, hemen. Ordun ez zeon kotxen ta, bakoitzek kotxe baten radioa ta, etxen bi eo hiru ta…

Egilea(k): Aimar Maiz

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia