Gabiria (Gipuzkoa)

Gau-eskolan ibilia

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Hizlaria(k): Murua, Juan

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAB-002-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Hamabi urte zituela, gerra hasi berri zegoela, tarteka joaten zen eskolara etxean ere lana izaten baitzuten. Gau-eskolara hasi zen, iluntzeetan ordu eta erdiko saioa izaten zen. Han ikasten zituzten gaiak aipatzen ditu; fabulak asko erabiltzen omen zituzten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ta geo hola, hamabi urte. Gerrea hasi zanen hamabi urte. Etxeko lanak’e ein ein behar, ordun ez zeoan. Eskola batzutan juten giñutzean, beste batzutan ez ta… Gau-eskolaa, geo gau-eskolan pixkat.
-Zer zan gau-eskola?
-Gau eskolan hutse eitten gendun.
-Ordutegie zein zan?
Ordutegie, ordu ta erdi izaten hittuan, illuntzaan. Eskolan. Diktadue ordun’e, ta problema ta matematikako zea hoik pixkat eta… gaiñontzen. Liburue, entziklopedi hori izaten hoan, ta geo asko Iriarte ta Samaniegon fabula horik’e bai. Geo ordun eskolan bahoan, eskolak amerikano batek ein zittuan, Balentzategik dirue emanda, harren eskola jun giñtuan, eskola ederrak zerean, neskanak aparte izaten hittuan, mutillek eta neskanak aparte. Eta biblioteka bat zeoan, orduako liburu askokin. Samaniego ta, Iriarte ta, fabula zea horik. Horikin. Horik ikasi, asko buruz, ta esnezalen kontuk eta, “Cuento de la lechera” ta horik, horik danak buruz ikasi giñutzean guk. Holakok. Igela ta irie ta, holako horik. Horik onak dittuk, horik egik dittuk, gehienak. Otsoa ta ardie, errekan ude zikintzen ziola ta. Horik danak ordun ikasi giñuztean. Geo pentsatzen dek eta, zenbaitt egi bai, askotan aitzikie behar danen, eozein mouz billatzen dek.

Egilea(k): Aimar Maiz

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia