Gabiria (Gipuzkoa)

Sei urterekin eskolara

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Hizlaria(k): Murua, Juan

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAB-002-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Sei urterekin hasi zen eskolara. Lehenengo irakaslea erdalduna izan zuen. Gau-eskola zer zen ere probatu zuen. Eskolan ikasitakoak eta mutil bati gertatuak kontatzen ditu. Gaztelaniaz egiten zuten eta errespetu handia zieten irakasleei.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Gaztetan eta, eskolako garaien, hemen ibili ziñen?
-Egoaldi ona zanen ondo, txarra zanen zakue buruti behera sartu ta, ordun ez zeoan oaingo zeaik.
-Kontau zazu zenbat urtekin hasi ziñen eskola, ze eitten zendun ta, ze ordutegi zendun ta hori dana.
-Ni sei urtekin eskola. Goizen aittekin eskola jun nittuan, aittek eaman niñun eskola, ta rekreoako irten nitzenen, han paete bat zeok, ta handik salto ein ta etxea etorri nittuan, goizen. Bi ordu bakarrik pasauko nittuan aurreneko eunen. Atsalden ez nittuan jungo ta.
-Egunero-egunero ez zineten jungo.
-Bai, egunero juten giñuztean. Egunero. Aurreneko maisue Don Cesareo izena zona, erdaldune huan, ta harrekin pixkaten. Ta gero hua jun ta besta bat. Hua hamabost eunen eo eon huan, Antonio. Ta harrekiñ. Gero ia, hasi zazpi urteti, eskola asko ez giñuztean jun baiño, geo erdeaz ta, asko ez giñuztean juten baiño, gau eskola ta. Geo maixu batekin, Albizturkoa, Mujika, Juan Mujika. Harrekin ibilli giñuztean. Hura maixu ona huan, euskaldune ta maixu ona. Guk erdeaz ez gendikiuan, ta harrekin entendittu giñuztean.
-Ze ikasten zenduen?
-Ikasi? Harrekin, matematika, o problemak izaten hittuan ordun, ta gero Don Quijote hori. Hortik benga! […]. Don Quijote asko. Diktadoa eitten zian, harrek leitzen zian ta guk pizarran. Geo geografie ta. Mapa ta holako asko ez giñuztean, baiño kantau ta geografie asko.
-Buruz ikasi’re asko, ezta? Ibaiek eta.
-Buruz. Probintzik eta buruz, horik danak. Buruz gehiena dotriñea.
-Erderaz o nola eitten zizuen?
-Erdeaz. Maixuk erdeaz eskolan. Enteintzen ez bazan, ba ordun euskeraz, esplikazio bat. Geo hurruna izaten genduan, beak premioa jartzen zian, ta etxea koaderno bat ekartzen genduan. Koaderno bat izaten hoan: alderdi batetik problemak, bi o hiru problema, haak eaman behar izaten giñuztean etxen einda. Ta beste aldetik ejertzizioa. Ejertzizioa beak jartzen zian zekati hitz ein. Bat bahuan mutiko bat, jartzen ziuan igual, saski batek zeuzkela, zumekin eindakoa izaten zala, ertza zeukela, ta holakok jartzen ziuan. Beak erderaz. Baten behintzat hoan, xextokatik “mimbre” ta geo “borde”. Ta hurrengo eunen batek hala eaman zioan: “borde, daukenak gorde, ez daukenak ke se jode”. Maixui! Geo berotu zian! Ordun jo eitten huan e! Horrek ez zian asko jotzen baiño…
-Zuek beai gaiztakerik eta, asko?
-Maixui? Ez. Hor errespetoa zeoan. Maixue huan hura. Harri ez zeoan gaiztakeriik eitteik. Ona huan baiño, harrek eskolan…

Egilea(k): Aimar Maiz

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia