Fruiz (Bizkaia)

Artoa ereiten denetik jaterainoko prozesua

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan FRU-002-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Artoa ereiten denetik jaterainoko prozesua: lurra nola prestatzen zen, nola erein, ganaduei zer ematen zitzaien, labasua nola egiten zen, errotako kontuak...

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Artue eraittie... bueno, goizetixe. Enjeneralien, ba, lelango satsak ataten zien e... febrero edo marti hasikeratan, goixeti hasitte. Ganaduekaz satsittu soloak. Gero makiñetu goixetik ze ganaduekaz eitten bihar ixetan zan bihar goixetik eta. Lelangoan igual ixten zien e... eusi barik; makiñetute itxi. Gero belurantza zelan lurre datorren, igual eusi eitten zien baezpadan, euridxe ein barik siketu ez dittezan. Pasada bat emon ariekaz ta gero, erain eurrien lantzien euri zaparrada bat eitten zuen ta, harek azaroak aprobetxeu ein bihar ixeten zien. Mazoakaz lelango mokille jo; azaroa eitten badeu, mokil joten lelango handi-handidxe eurretik. Latigo hotsien soloa paseu guk gaztiek eitten gendun, kuadrillie! Soloa paseu lelango handi-handidxe, gero atzeti narretu, orduen igual ez derrepentien baia lelango igual eukitten zien jota, holan e... mokille jota, paseute. Gero euri zaparrada bat eitten badeu, gero narretan zentalle hotsa, goixien harik eta... latigo hotsien, siketu barik, paseu. Gero han ixten zien halan narratute hurrungo denpora onien gero... barridxen hasteko ariekaz preparetan. Hasi ariekaz preparetan, aro ona badau ba... emon are bidxen edo segun zelan datorren lurre, narragaz ta ariegaz. Emon arekadie ta gero narretu ta aretu ta gero sotora eraitten zien.
- Sotora?
- Bai, sotora. Edo eixara, nik neuk sotora ein dot gehidxau. Gure aitte difuntuek e... ni akordetan naz, ni ibiltten nintzenien aitte difuntuegaz, harek eixara eitten zeuen.
- Eixara?
- Eixara. Eixiagaz prepareu soloa, aretu ta erain, eixiegaz, eixa-sarrature. Lelango markeu ta atzetik ama difuntiek erain. Ni eurretik akuluekin itturrien; haren atzeti erain artoa ta bueltan, eurreti gero etorten zan inddabie eraitteko. Beragaz tapeu, beragaz tapeu eitten zan. Eixa-sarrature esaten jakon. [...]. Gero jorratu.
- Jorratu zemat denporagarrenien eitten zan?
- Ba erne ta hamabostara edo... hiru aste barru edo. Jorratu... Mokille jo lelango orduen be, mokille igual egoten zan ta, eurreti mokille jo, jorratu orduko. Akabuko jorran gero mihestu artoa.
- Zemet jorraldi emoten jakiezan?
- Enjeneral bi... Edo porkeratu be bai e!, porkeratu be bai, jorratu baiño ariñau.
- Egoten zan porkerie orduen?
- Bai.
- Ta zegaz pasatzen zan porkerie?
- Ganaduekaz.
- Ganaduekaz?
- Ganaduekaz. [...]. Gero, hor agostu ingeruen edo eusi, gabillek eusi. Garak ein be bai; igual jateko gitxi egoten zan ta... txalantzat.
[...]
Ta gero, helduten zienien artoak e... ba..., batu artoak. Lelango ganaduentzat ekarten zien igual helduenak, helduenak. Ganaduek lastoa janidxez, ha artaburue ba jateko ixten zan. [...]. Artaburue, ekarri etzera ta portalien zurittu. Gero labasuek.
[...]
- Ta labasuekze hille bueltan eitten zan ba?
- Labasuek ba..., hasikerakoak goixtik eitten zien, hasikerakoak e... igual ez zan egoten jateko be ta..., taloak eitteko goixeti artoa eroan ta... hasikerako labasue, gozoau eittearren ha berdie ekarritte. Ez dait ba, ze sasoi ixengo zan ba? Setienbre ingeruen edo. Gero, otubrien, enjeneralien otubren, gero pilloa otubren. [...] Setienbrien labaotak ebaten ekarteko; gero labasue eitteko etzera ekarten zien ta. Gero labasuek eitten zien. Bakotxien sei-zazpi sarankada ingeru sartzen jakozan labasueri hasikeran, berde egoten zien ta. Goixien goixeti bixtu labie, egune eikerara; ordu bi ingeruen edo, ordu bitterdi edo, hiru ordu. Labie suten! Gero ha zurittuten zanien, lelango baltzittu ta gero zuri-zuri. Ha zurittu ein biher deu labie ondo berotuteko. Zurittuten zanien ondo, gero orduen garbittu labie ta sartu. Bota sarankadak hara, ta gero erain. Garbittu ipizkidxegaz zihetz-zihetz ta lelango artolabakoak ein. Sagarrak be erretan zien.
[...]
- Gero errotara eroaten zien; enjeneralien kaixadie eroaten zan orduen, bueno... arin gure bazu igual e..., jateko arin gure bazu, lelango zakutxu bet edo. Baia jeneralmente kaixadie, sei anega.
- Kaixadie sei anega zan?
- Sei anega.
- Ta harek jotie ze kostetan zan edo zelan kobretan eben?
- Ha jotie mendie kobretan eden..., mendie ba... anegako lau killo edo.
- Honenbesteko bat. Eurentzat.
- Eurentzat ha, bai. Kaixadie [...] zan ta ekarri etzera ta, ha sakatu kaixan, sakatu-sakatu-sakatedu ein urune ta hantxe ixten zan gero, jateko handik.

Egilea(k): Jon Andoni Uriarte

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia