Ezkio-Itsaso (Gipuzkoa)

Baserritik baino eskolatik etorkizun hobea

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Hizlaria(k): Bereziartu, Pakita

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EZK-004-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Semeek ez zuten gogoko baserriko lana, ikasketarako gehiago balio zuten. Senarrak eta koinatuak egiten zuten lan baserrian. Gazteek ez zuten bizimodua baserritik ateratzerik. Semeen inguruan hitz egiten du.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Laurak, ez? Baserrin lan egin zuten txikitan, gero hasi zien ikasten…
- Bai, baiño Xabier, ez zon bat´e balio baserrin lana itteko. Ez, Xabierrek... Eta bestek´e ez zon gogokoa.
- Gaiñea, ikasteko aukera euki ezkeo ta azkarra izan ezkeo... Baserria lan gogorra da, e! Polita da, baiño…
- Gaiñea erreztasune zeukaten ta.
- Baiño senarra ta zea baserriko lanetan.
- Bai, bai. haiek bai. Ta, esan deana, fruta ipintzen. Koiñatuk zon frutako gogoa. Ta geo behiek gutxi, behiek ez zuen ezer ematen. Ta fruta´re... Fruta garaien, belarra ta danak izaten zien, ta se echaba a perder todo.
- Bai. Ez fruta ta ez belarra ta...
- Hori da. Hoixe, hoixe esan gendun.
- Bueno, baiño nola edo hala atea ziñaten aurrea behintzat.
- Bai, osea, semek eak. A! eta Luis Mari hau, Luis Mari... koiñatok nahi zon "bat behintzat etxen utzi beharko deu" esaten ziun "bat etxen behintzat". Eta, bueno, ba. Luis Mari Irimon –en la fabrica de Irimo– bazebilen lanen eta gustora zebilen. Eta Luis Mari han segitzea, ba. Baserrin gelditzea ez gendun nahi e, porque no... gazte batentzako ez zan ezer ateratzen baserrin, gure baserrin. Atera behar zan, baiño ez zan ateratzen, ez zuen hortaa eman ta. Ta Luis Marik fabrikan seitzea Irimon. Harentzako´re eskabide bat izan gendun, ya ni me acuerdo de dónde, baiño fraile edo horitako bat.
- A! Baita?
- Baita, eskabidea, bai. Baiño no! Ez, hura behintzat ez, hura etxeako. Eta Luis Mari etxeako. Eta oso ona izan zan Luis Mari. Fabrikan iten zon eta gero etxea etortzen zanen´e, etxeko… launtzen ziun, belarra garaien ta holakotan. Laundu itten ziun guri. Eta jatorra, jatorra izan da Luis Mari oso.

Egilea(k): Leire Etxeberria Mendiguren

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia