Etxarri Aranatz (Nafarroa)

Aitona Ameriketan egon zen artzain

Aitona Ameriketan egon zen artzain Jose Miguelen aitona artzain egon zen Ameriketan 19 urtez. Alargun geratu zenean bueltatu zen bere semearekin (Modesto). Aitona unanuarra zen, eta bere ilobarekin ezkondu zen. Ondoren, alargun geratu zenean, bere lehengusina batekin ezkondu zen, eta lau seme-alaba gehiago izan zituzten.
Jose Miguelen aitona artzain egon zen Ameriketan 19 urtez. Alargun geratu zenean bueltatu zen bere semearekin (Modesto). Aitona unanuarra zen, eta bere ilobarekin ezkondu zen. Ondoren, alargun geratu zenean, bere lehengusina batekin ezkondu zen, eta lau seme-alaba gehiago izan zituzten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bueno, hemen gauz asko pasatu die. Hemen e ixtoi bet badau e, Ameiketan yondu zan aittuna. Artzei. Hemeretzi urte. Gero… han alargun geldittu zan, eta etorri zan seme (b)atekin honutz, lendabiziko matrimoniyokue, ta beste ixtoi dau hor beye ez dakit /eztakit/ meezi duben o ez. Beye, konbeni da e, gauzok… Beira, e a ver konbeni ez palen bada, ez diau /eztiau/ sartuko beye istoye izeteko biher dan bezela, Ameriketa fan zan. Argentinaa. Zona Mercedes o bat da. Zona han. Da han zauden, han zauden ya arzeyek urte asko, urte asko zittubienak han, eta Veremundo zan. Hango hure, hangue. Hure zan Veremundo, unenuarra. Eztakit interesatzen duúzun…
- Bai, bai, bai, bai, bai. Segi.
- Unenuarra zan. Orduben e, alargun geldittu zan, beye nola izendu zan harren ezkontza? Horrek’e badu e, beera ixtoirako baliyo du e. Kartaan bat, o nolabeittere eztakit, segur aski jakinko zen ixkiitzen, garei hartan. Unenura, karta exkribittu… bueno eztakit, erderas ta een zuben ezta. “A ver” bazeon ya, zengati klaro, pixkat aurriatu in neiz. Hango artzeyek zaudenak lenootik hemenguek esan emen zoonien Veremundos, han. Hi Veremundo, Unenuko hitze, nehi book, zengati guk nehi badiau, esaten diau Etxarrin. Haik esaten debie nehi bok. Ba, esan emen zobien: hi, gu bagiyuezek ya etxe aldia /txaldia/. Ya bueno, eitten zebien fortuna pixka bat, eta etorte, berrix itzultzen zien honutza. Da, nehi book, nehi bok da unenuarra e, hitza. Nehi book ardiyek salduko dazkik. Beye, artzei etxekue izenda aittune e, aitte, aittune hori bigotedune. Bueno, hala izendu men zan. Hala izendu men zan e, harrek e, diruik ez zen /eten/ uraiko, beye bankuek, españolai ematen zobien dirube, nehiku erraz hemengo euskaldun jendiei e. Da, nik pensatzen dut e, hori da nik eztakitena seguro nola dan. Beye, dirube sortu men zeen, yosteko ardiyek zengati, ardii zea, izen ardidune izenda Unenukua “pue”, baa bazakiyen. Orduben hemeretzi urte ein zittuben horrek, gizon horrek, Unenun, oo Argentinen. Ta, ya, bee herrira hots ein /otseen/ zuben “a ver” balen bazegon neskaan bat nehi zubena fatie, beraakin ezkontzia. Bai, da hor ez da istoya akaatzen. Da, bueno harrek nehi zuben ya, bertan fameliye urai, oo, herriko neskan bat balen bazeon. Iguel inporta zakiyon…
- Edozein.
- Juana, Petra, Antonia, o Luisa. Ta, orduben e, illeba propiyuek, kontube atia zazu, nola biziko zien garei hartan /gareyartan/ e?. Ya “mil ochocientos…” ez dakit, zenbat urte momentu hortan. Ba, “a ver” nun naon.
- Bai, e.
- Osabak. E, bueno, ni, ni nehi dut herriko neskaat, da, jeitetxeko illeba batek /illebaate/ “directa” ‘san emen tzion: osaba ne boo, hor niyuen, nioi fanko neiz osabaakin ezkontzia, Argentina. Bai, bueno hori hala izendu zan, hala izendu zan, eta ai, e gizona zan osaba, andriendako, klaro, emakume gazti hoi… Ta hortik izendu zan mutiko bat, Modesto, Modesto, lendabiziko matrimoniyokue. Baliyo dizu honendako? Galdera eitten dizut.
- Zer, zer?
- Ai neizena esaten baliyo dizu?
- Bai bai bai, oso… oso ongi.
- Kontube atia zazu nola, nola biziko zien e, illeba propiyueekin. Eta illebak Unenuti erantzune eman tzion, alegiye, bea nehi bale bazuben bea fanko zala beakin ezkontzia. Osaba eta illeba. Horti yondu zan , matrimoniyo hortatik, Modesto. Oso gizona gero honutza etorri zan, alargun geldittu zana han hil zakiyon andrie, nere aittunaai, eta hil zan, etor zan seme horrekin, nola esaten da? Osaba, e “tío sobrina” oo “tio y sobrino, sobrina” bai. Etorri zan ya hemeretzi urte pasatuta, etorri zan. Honutza berris, semi horrekin. Beye alargun, alargun, klaro. Orduben, matrimoniyo hartakue zakan semi hoi, Modesto, beye berrix, ezkondu zan Uberteko emakuma[/e?] batekin. Ta harrekin, e, bi, bigarren aldi ezkonduta, uraittu zittubien lau. Lau seme-alaba. Hoiten, hau, nere ama eta hori nere aitta, e. Orduben, baakizu ze pasatu zan? Berrix ee, lengusubek ezkondu zien. Lehena illeba, bigarren aldie, lengusube. Da hortik izendu zien, lau, matrimoniyuen. Uherteko baserriko Amurgin daabiyena, guaño han dao han baserriye. Ta, lengusube e. Lehena illeba, eta bigarren... “Consanguinidad” erderas esaten dana, nik eztakit. Beye ez zan /ezan/ yondu… Nola izeten die gauze raruek eta abar?
- Bai, igual bai, gaizki jaiotzen diela.
- Ez, ez, ez, e. Kontube atia zazu, zein gertu, zauden e, konsangiñidadi(y)ek eta abar e. Bueno, orduben e, ya, aittunek hau yoos zuban. Handi etor zanien, hor e, borda bat dau, borda. Da hori beste ixtoi be(t) da.

Egilea(k): Joxemi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia