Esteribar (Nafarroa)

"Moxgoa" (ile-mozketa)

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EST-010-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Ardien ile-mozketa ("moxgoa") nola egiten zen. Ijitoak ere ibiltzen ziren ardi-mozketan, baina haiek makina berezia izaten zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Moxgoa egin duzu?
- Bai.
- Elle-moxgoa?
- Ba-bai.
- Ea, nola egiten da moxgoa?
- Pues... artzen da ardie...
- Nondik?
- Ankatik, ta bota lurrera? ta lau... patak, eztakit...
- Hankak...
- Ankak, lotu; lotu? te... paatzen da, emen ardie? ta emen ola ni; ni gola?...
- Makurturik?
- O ni? gola, ta ardie emen, lotuik.
- Nola erraten da ‘hola’, ‘de rodillas’?
- De rodillas, eztakit nola erraten den.
- Euskaraz, belauniko?
- Be-, nik uste, belauriko.
- Belauriko, ezta? bai...
- Belauriko bai, bai, uste belauriko. Ta aan? tijera... kutxillo, kutxillo bateki? klas-klas-klas-klas-klas? iten tzen, bai. Nik? nik ere in dut au, franko aldizes, bai, bai.
- Zenbat denbora behar zenuen hori egiteko? ardi bati artilea kentzeko?
- Ardi bat? ba, ardi bat... eztagit, amaborz minuto ero...
- Zenbat?
- Amaborz minuto ero... olako zerbait, o... o akaso pixket gexago? luzetto?
- Eta ardiak, pozik? kontent?
- Ze, ardiek? bai.
- Freskatu, ezta?
- Freskatu, ell-, elleikin daudelaik? bero auniz pasteunte, pasteunte, bai.
- Eta kaparrak eta...
- Bai-bai, beño... (a)moztuz gero? dena kentzen tzeok, bai-bai.
- Kaparrak-eta ateratzen ziren moxgoa egitean?
- Bai, bai.
- Eta aurkitzen eta, opatzen baldin bazenuten kapar bat, moztu?
- Klask!
- Kurixarekin?
- Bai.
- Erditik?
- Ez, ezpada... ttarra-ttarra-ttarra sorik? denak klas-klas, badakizu; zenbait ardi etzute kasi bate izeten, bertze, bertze at... bertzeak izeindu zute.
- Eta ardi bakoitzak zenbat elle edo zenbat kilo edo zenbat... ematen zuen?
- Zenbat kilo? eztait; ba... kilo bat et’erdi o kilo pare bat. Denak eztute igual, ta zenbait äldiz zue gëyao, geyao ta bertzean guttiego. Beño... ola, kilo at et’erdi edo... olako zerbait.
- Zenbait lekutan ibiltzen ziren ijitoak, ez? moxgoa egiten, ez?
- Ah, bai-bai-bai, bai; biño aek? kuriziakin ez, bazuten... bertze katxarro at, makina... nola erten tzaio arrek? arrekin fitteago iten tzute.
- Ah, bai, e?
- Bai, ta gero? azkenean? etxetan ere paa-, paatzen tzire.
- Modernizatuagoak zeuden ijitoak?
- Bai!... bai-bai-bai.
- Eta non bizi ziren?
- Bah! pues, tortzen tzire, eztait nondik... emen, urbil bizitzen tzire, Zuri-, Zurieiñen, bizi zire zitoak...
- (Berriemailearen iloba Maribeli, honen haurra, jolastean, zarata pixka bat egiten ari zela-eta:) Maribel, ez du molestatzen, e? txintxo dago...
- An, ez tzire aunitz juaten zitoak, ez, ez; zenbait bai, biño... etxekoak, etxeko jendeak iten gindue... kasik beti, ta ezpadie aski? erriko zerbait, nunbait ere artu? erriköa? ta...
- Lehen erran nizun ezagutzen dudala gizon zahar bat, Ilurdozkoa, fraile dena, eta horrek erran zidan Zuriaingo bidean bazirela ijito batzuk (...); haiek ere kurixekin ibiltzen ziren, kurixekin edo zuk erran duzun...
- Bai, kurix-, kurixeikin ere ibiltzen tzire, de-, den- denetik.
- Bai, moxgoa egiten, eta inoiz ere, mandoak eta...
- Bai, bait’ere, baitt’ere, mandoak eta astoak eta... iten tzuten, bai.
- Bai? zuek ere egin duzue?
- Bai; Alzuzen bizi ginelaik? Ibirikun bazen zito at, ta... arreki-të, moztu z-, mozten tzuen gure mandoak, beti, ta errikoak ere bai.
- Eta nola mozten zuen?
- Ah, pues, emen mandoa... lotu? te...
- Hura ez baitzen belauniko paratuko, hori egiteko, e?
- Ez-ez! ez-ez-ez-ez-ez; e... mandoa mozten tzen, erditik goittire, bei-, beitti-, beittire etze... etze mozten, ez; txutik, aise, iten tzuen.
- Eta lotu behar zen mandoa?
- Ez, ez, ez, ez... geldi-geldie egoten tze.
- Geldi egoten zen, berak ere gusto hartuko zuen eta, orduan uzten zion, ez?
- Uzten tzion, bai.
- Eta zer kurixe-klase erabiltzen zuen horretarako?
- Bertze... klase bat, nola da? izein tze; eztait nola... espliketu. Gure kurixek bi...
- Bai, badakit nolakoak diren ardi-moxgoa egiteko kurixak...
- Bai, beño, mandoa eit(t)eko? bertze klase bat, bai.
- Bai, handiagoa edo?
- Andiao, andiao? ta, bertze... posturä...
- Beste forma batekoa?
- Bai, beste forma batekoa, bai, bai; beste forma zue.
- Eta ze izena zuen? kurixe?
- Kurixe.
- Baita? izena bera, izena igual...
- Bai-bai, kurixe, kurixe; bi eskuekin, esku bätek, emendik kurixe? ta, bertz... puntätik ere bai, klas-klas-klas... mandoak iteko ola.
- Ah, bi eskuekin, e?
- Bai, bi eskueki.
- Kider bakoitza, bakoitzari esku banarekin, e? egin behar zen...
- Bai, bai, bai.
- Orduan, Ibirikukoa zen, e?
- Bai, bi-, an bizi ze. Ni an, an zautu nue beti ta an gelditu ze, gu atra ginelaik Alzuzetik an gelditu ze, ya gero il tze ba, zartu ze ta il tze.
- Nongoa zen bera?
- Nik eztait! a-an, ango semea o izein tzen, beti ere aurte aunitz bai, Ibirikun.
- Zuk ezagutu duzu ijito euskaldunik?
- Ez, ez.
- Euskaraz mintzo zen ijitorik ez duzu ezagutu, e?
- Ez, ez, ez daude, ez; Zuriaiñen bazire zitoak, bi familie sorik beño... euskara... etze mintzatzen batre, ez.

Egilea(k): Koldo Artola Kortajarena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia