Esteribar (Nafarroa)

Ardien eritasunak eta bizkarroiak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EST-008-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Ardien eritasunak: bihotzekoa, "baskille", "patera"... Bakunak. Bizkarroiak; kaparrak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bai, pues izeaten tute baskille, ta gero... ba bertze... biotzeko miñe ere bai, ta akatzen diote, ta, oek? sendatzen tugu? pues, ola, ttarrëan, bakunetzen tugu, ta, ordue(n) ezta olako peligroik izeten.
- Hori zertarako? baskille?
- Baskillendako, bai.
- Eta hori, zernolako gaitza edo eritasuna da hori?
- Ori? ori de gaiz bet? orai, denbor ontan gertatzen da ori, belar berrieiki, ta... azienda gaztia, zarra ezta iltzen beño gaztia? pues gabetik goizera gelditzen da il(l)ik.
- Bai?
- Bai, ta oek bear dire? pues, orai, gazte, gazte tirelaik? larrera... ba, kanpora botatzen direlaik bildotsak? bear dire bakunetu, ta orduen eztu peligroik... ez-ez, eztu peligroik orduen.
- Eta nolako gaitza da hori?
- Gaitze?
- Non atakatzen du edo?
- Ori? pues, da... ori, karmenkua bezala, karmenkua... deitzen diote orri, gaitz orri, bai.
- Eta hori zenbait belarretan izaten da, e?
- Bai, belar... bah! belarretan... belar berriek iten diote ori, bai, eta azienda gaztea zenbait aldiz, ba, zenbatenaz... gizena, ola, ontan? makurrao, peligro yago du.
- Eta bertzea, erran duzu, bihotzekoa?
- Bai, biotzekoa? ori?... izeten da makurrago oañik; bueno, makurrao, biek gaixtoak tire, beño... orrekin ere iltzen dire fite, orrendako ezta oñik... bueno, iten tuu bai, bakunetzen tugu, baña... eztire... eztire ongi artze(n).
- Bakuna hori ez dute ongi hartzen?
- Ez, ez-ez, ori ez, ori eztao oñik...
- Eta zertatik-edo etortzen zaie ori? ez dakizu?
- Ori, ori, eztakit, eztakit, zertatik... ori albaiteruek ere eztakite zertai(k) eldu den.
- Eta gertatzen zaie gizonei-eta bezala?
- Bai-bai-bai-bai, bai-bai.
- Eta askotan gertatzen da hori, aunitzetan?
- Ba... aunitzetan bai, kontatu gabe.
- Eta hori horrela hiltzen direlarik jan daitezke?
- Ez-ez-ez... ez.
- Orduan galdu egiten da, ezta?
- Ori galdue, bai.
- Eta, bertzea? baskilletik-edo hiltzen direlarik?
- Bai! ori ere ez! gaiz gaixtoa da, oek biek tire gaiz gaixtoak. Gero, bertze gaiz bet ere bada; ori atakatzen diote, ona... pulmonetara, erraietara, bai; ori ere da gaixtoa, biño gaitz orrekin in deizke... aprobetxatu deizke, bai. Ori... ezta bertze oiek bezin gaixtoa.
- Ze izen du honek?
- Orrei? bah, eztakit, albaiteruak erraten diote ‘mal del pulmón’, bai.
- Eta hori sendatzeko, zer egiten da?
- Bai, ori, orrendako bada, ori bakunekin sendatzen da, bueno... arrapatus geros atienpo, e? da gaitze... joaten bada altzine ezteike... aise kortatu, beño...
- Eta zertan ezagutzen du baduen ala ez duen horrelakorik?
- Ah, pues... iten dire... bah! aldapetan-ta ezteizke yoan, sofokatzen dire aunitz, presune pezala, bai.
- Eta orduan somatzen duzu, ezta? eta albaiteroa deitu eta: “hau eta hori eta, gaizki ibiltzen dira eta...”
- Bai-bai-bai, bai; orduen? ola aste-, asten direlaik, iten dire denak, una... saldo guzie, bakunetzen da, denak iten die.
- Eta albaiteroak zer egiten du jakiteko zer duen zer ez duen? nola begiratzen ditu?
- Pues, albaiterua, albaiterua etortzen da onara? ta, erraten bazaëo pues, “Aquí, parece que tienen esta enfermedad”. Orduen, tratatzen diote artaik, bai, bertzenaz...
- Kanbiatzen ari da haizea, e?
- Bai, bai.
- Zer, euria dator?
- Bah! eztakit, denbora ona anunziatu ute baño, aizea emendik eldu da.
- Bada bertze gaitz bat, bertze eritasuna, deitzen dena... nola da ordea? hanketatik eta...
- Ah, pedero, pedero...
- Horrelako zerbait...
- Patera...
- Patera, bai, patera, patera aditu dut.
- Bai, patera da gauz bet; patera... da enfermedade bat, atakatzen diote, bueno, maten diote... fiebria, fiebres aftosas erraten diote, patera, ori de... orregat-, ta gero agoko mine iten tzaote orreki, bai, pateraikin bai. Gero bertze at? bada pedero, ori ere... gaixtoa, azt-, aztaparretan atakatzen diote orrek aunitz, beño, orrek eztiote fiebriata maten, ez, ori distintoa da, biño patera bai, patera baetz.
- Eta nola sendatzen dira bata eta bertzea?
- Ah, pateraikin? pues, biar tzaote... aztaparrak, sendatu...
- Hori, pedero, ezta?
- Ori? ona... patera, ta gero agoko mine izetaunte, ta ori? pues... arrapatzeuntelaik? pues, denak kortatz...-tzen zaote, beño ezta... tratamentuik orrendako, ez; iten tugu orai, orai, ongi daudelaik? bakunetu eta orduen ezta arrapatzen.
- Patera nola ateratzen da, hola? leku horietan?
- Bai, ta aguan, agoko miñe.
- Zerbait ematen zaie?
- Ez-ez, ez, etzaote.
- Bakunatu eta?
- Ori? ori bear da...
- Denbora batez ez zen ematen azulete edo berdete edo...?
- Bai, bai ba, maten tzaikioten, bai, ori... nola...
- Nik aditu dut nonbait...
- Bai, solfato, solfatoaiki(n), bai; solfatoa... urian desin? eta gero arrekin, iten tzaikiote(n), baña ez...
- Hori patera?
- Bai.
- Eta pedero sendatzeko?
- Pedero sendatzeko bada orai bestze mereziñe bat ona; orai, orrekin, sendatzen dire ixtente; ‘veterin fenicol’ deitzen da.
- Nola?
- ‘Veterin fenicol’, bai, olako frasko txar batzuk tire? ta... arrekin, botatzen tzaote, eride asten delaik, arrekin bota? ta sendatzen dire segido.
- Hori orain, eta denbora batean? zu haur ttikia zinelarik, orduan zerekin sendatzen zuen orduko...?
- Orduen? orduen? nik enuen zautu... beiñ ere pederoik emen.
- Ez, e?
- Ez-ez...
- Gero jarri da, gero paratu da...
- Bai, gero, gero, gero paratu da; ta, emen, guk izen orduko? pues atratzen ori, ona... tratamentu oi; orrekin sendatzen dire ixtente.
- Eta aho-min hori, hori ere patera da?
- Ori bai, patera... bai, bai.
- Eta horretarako, ahorako, zer ematen zaie?
- Pues ja ere, orrendako ja ere. Ori, berek buelta in artio? ori, fiebrea moztiartio? etzaote... etzaote joaten ori, ez.
- Orduan erran dituzu jada enfermedaderik gehienak, ezta?
- Bai, bai.
- Gero, badira ere, paratzen dire modorro edo...
- Ba, bait’ere.
- Eroturik edo, ez? bueltaka hasten direla eta...
- Eröa, erotui pezala.
- Eta hori txarra da, ezta? gaixtoa...
- Bai, bai, ori gaixtoa; ori... ola asten delaik igual da iltzia, bai. Orrekin asten dire... ingureka? adios!
- Ezin daitezke operatu?
- Bai.
- Aditu nion nik Lantzeko gizon bati...
- Bai-bai-bai, iten dire, bai, operatu baña... sendatzen dire gutxi, bakarron bat akaso... bai; segun tze... izetaunten ere, batzuk izetaunte ure, muñetan, ta... bertze atzuk, berriz, iten tzaizkiote arrak, ta arrak tuten oek, oei, pues igual batian izendu, eta ura atras geros, akaso salbatzen da baña, ure formatus geros oriek eztire salbatzen, ez-ez.
- Zuk ikusi duzu, hola, operatzen edo?
- Ez, ez.
- Aditu duzu...
- Aitu bai, beño ikusi beiñ ere; bah! emen eztugu izeten, bah, bakarron bat o bertze, akaso... izen da baña, beiñ ere gutti... izen dugu ola.
- Eta gero ateratzen zaizkie kaparrak edo, ez?
- Bai t’ere, bai t’ere, kaparrak; oek artzen tzute, orai ez beño... larrazkenëan? orduen artzen tuzte, ta... ola, soinburuetan ta lepoan ta...
- Ikusten dira?
- Bai, bai.
- Bai? agerian egoten dira, e?
- Bai-bai, bai.
- Baina kentzen zaizkie, ezta?
- Oei? pues, botatzen dute or, erreuts betzu pezala? ardiei, ta orduen garbitzen dire denak.
- Aditu dut baita ere, zenbait aldiz, ile-moxgoa egitean ateratzen direla, izaten direla artile eta haragiaren artean, hor, loturik edo...
- Ah, kaparrak?
- Bai.
- Bai-bai, beña, emen, ikusi tut pai, nik goetaik ere, baña... emen eztuu beiñ ere ezautu ola... moztian ez; zenbait salduetan bai, gaizki kuidetuik-eta dauden oetan akaso, izeten dire baña, emen... emen larrazkenean bai, larrazkenëan, or, lotzen tzaizkiote, emen... pinu aunitz eta baite sasi aunditz, oetan azten dire ta, lotzen tzaizkiote gero, beño... orai eztute, ez, orai eztute bat (e)re izen.

Egilea(k): Koldo Artola Kortajarena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia