Eskoriatza (Gipuzkoa)

Armagintzan lanean

Armagintzan lanean Gerra garaian zortzi hilabetez aritu zen Aretxabaletako fabrika batean lanean. Armagintzako fabrika zen, gerrarako armak egiten. Bertan burutzen zuten lana azaltzen zuen. Bernardino Zubia zen bertako ugazaba. Gerra denboran ugazabak diru asko irabazi zuen eta fabrika handitzeko erabili zuen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-051-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gerra garaian zortzi hilabetez aritu zen Aretxabaletako fabrika batean lanean. Armagintzako fabrika zen, gerrarako armak egiten. Bertan burutzen zuten lana azaltzen zuen. Bernardino Zubia zen bertako ugazaba. Gerra denboran ugazabak diru asko irabazi zuen eta fabrika handitzeko erabili zuen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zuk zeuk fabrikan ez dozu lanik eiñ.
- Bai, gerra denporan ibili nintzen, zortzi hilebetien edo ibilli nintzen, baiña. Ez, gero gerrie akabau zan eta gerrie akabau zanien urten euen etxeko lanak eitten eta gehixao ez nintzen fan fabrikara.
- Ze fabriketan ibili zinen?
- Hor Zubia edo, Atxabaletan zerien ibilli nintzen. Oin uste dot...
- Zer egiten zeuen?
- Ni neu ibili nintzen denporan kañoiendako, obusendako espoleta muturrak eitten gittuen.
- Armak eitten zien?
- Bai, gerrarako, han ibili nintzen denporan, gerrarako espoleta-muturrak; ekartzen zittuen halakotxe barrak hau tamaiñuen eta ha barria ba halako zatixetan eta (...) zeuen da gero ha makiña baten figura bat ataraten utsien da gero beste baten beste figura bat ataraten utsien, eta gero neuk eitten nauen lanien beste figura bat, ia han konpleto. Itten gauen erdixen holako zulo bat, zulo mehe-mehetxo bat orratza sartzeko tamaiñokue edo gehitxuao, ta harixa eukitten euen eta harixorregaz muturrien granadiai koloketako, eta euko euen pistoioi, ez dakit.
- Horrek zien kañoientzako?
- Bai.
- Fabrikiak zela euken izena?
- Izena? Benardiño zan bertako uezaba ta. Ez dakit.
- Beste armarik eitten euen?
- Ez, han dana espoleta kontue ibili zan ni ibili nintzen denporan.
- Bernardiño esan dozu?
- Bernardiño bai, Zubia. Oiñ taillerroi haundi eindda dauke.
- Eta zu fabrika horretan ze garaitan egon ziñen?
- Bai, azkenengo otubrien fan nintzen eta handixek abrillera gerra-denporan, ba abrillien edo hortxe.
-Hogeta hamaseiko urrittik hurrengo urteko aprillera arte?
- Ez, gerria akabau baiño lehenao zerien, otubrien fan nintzen lanera.
- Hori izango zan hogeita hamaseixa. Gerria hasi zan urtia ala...
- Ez, hirugarren urtia, hiru urte ez euen ba aguentau gerriorrek?
- Holakoren bat, bai.
- Ba hoixe, hirugarrengo urtia.
- Hogeta hemeretzixan orduan?
- Bai sartu gintzen, gero hemeretzixe.
- Osea ke espoletak eitten.
- Espoletak eitten, bai. Gero ha gastau zanien ba klaro, geldittu gitzen danok alkarri begira, eta etxera ez giñuen iño be bieldu, baiña danok alkarri begira. Ta haik gerra denporan uezabok diru asko atara euen, libre atara euen, irabazi euen, da aumentetako zeorri, fabrikiori aumentetako; eta gero zan ba, euken atzekaldie eta berau letxe terrapena (terraplena), terrenua zerien da, ibilli gintzen, ni neu ibili nintzen denporan San Juanak arte ibilli nintzen da abrildik, eta karro batzukin mutillok ha lurra kendu eta errekara eruten. Orduen ba iñok ez euen altoik eitten, da errekara eruten geuen.
- Errekara uretara botatzen zuen ala erreka ezkiñan.
- Atxabaletako mataderixa atzekaldien euen errekara zeroi ta hara erueten geuen lurroi. Bai. Ez euen iñok be ezer esaten da. Orduen gerra ondorien lenengotan ezebez.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia