Errotabarriko koronela
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-048-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Aretxabaletako Errotabarrin koronelen bat-edo zegoen. Elurra egiten zuenean Gasteiztik Eskiekin jaisten zen. Bera ere kirolaria zenez lortu zuen bera eta Bergarako Garitano Gasteizera joatea soldadutzan. Entrenamenduetako kontuak aipatzen ditu.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Eskoriatza.
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko apirilaren 27a
- Iraupena: 0:01:47
- Erref: ESK-048/013
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Herriko giroa » Pertsonaia ezagunak
Transkripzioa
- Horren aitta edo anai bat-edo euen, orduen euen koronela. Ni akordetan naz, gu mutikokuak eta hemen kriston edurrek eitten zittuein, ta ha bajetan zan eskiekin, hemen goittik behera “ri-ri” Bittorixatik. Bera koronel edo ez dakitt zer euen eta bere deportie eittie moduan ba hemen bajetan zan horrekin, etxera.
- Eta hori koronelori euskalduna zan bera?
- Horkotxia.
- Ta baiña Francoren ejerzituen edo?
- Horixe ez dakitt. Uribesalgo. Ta horren gero seme bat be ibil zan Asturias aldin be bai futbolien be bai. Danak izan dire deporte zera. Uribe, Uribe. Uribesalgo ziren.
- Baiña hori zuen kuartelien euen?
- Karo.
- Ta horren eitten otsun zuri zerok.
- Horren isten lehelengo horra fateko. Bakitzu ze in bihar izete zan, ba o Kanariasetara tokau edo hara bestaldera, ta horrek Bitturixerako eiskun. Niri ta horri, Garitanori.
- Bera be deportistia ta.
- Ta harek esango ba: “e, estos dos”. “Cuarenta y seis” kuartela zan, Bittorixan. Euan “Flandes” ta “cuarenta y seis”-a eta artillerixia guria. Ta haixe enkomendaxiñuan. Aittaaz edo gure banaz eukielako zozer ba.
- Orduen eskolara eta soldaduskara bizikletan ibili zara.
- Bizikletan, bizikletan. Egunero. Gatzagara bizikletan igo biher. Lehen pantanua ez auen hor, ta Uribarrittik bajetan holako baten zuzenien, Arroiabe aldera zuzen. Gero in zan hori, pantanoko zer hori. Egunero. Baiña fan, lehelengo han beatzitako egon biher, bueltan sekule bez etxera, igual behin edo birritten igual e, beti o zeretik, Salvatierratik, zeretik bueltan edo Durangora bajatu edo… karo, ibili ein bihar zan ta.
Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!