Eskoriatza (Gipuzkoa)

Soraluzera bizi izatera zergatik joan ziren

Soraluzera bizi izatera zergatik joan ziren <p>Soraluzen jaiotakoa. Ama, Apotzagakoa (Leanizbarrutia abizenez) eta aita, Arrasatekoa. Eibarko Ipurua baserrian amaren ahizpa bat bizi zen. Don Policarpo Larra&ntilde;aga abadearen bitartez, aitak Soraluzeko Kanoi Fabrikan lana aurkitu zuen. Ipurua ingurua nolakoa zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-036-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Soraluzen jaiotakoa. Ama, Apotzagakoa (Leanizbarrutia abizenez) eta aita, Arrasatekoa. Eibarko Ipurua baserrian amaren ahizpa bat bizi zen. Don Policarpo Larrañaga abadearen bitartez, aitak Soraluzeko Kanoi Fabrikan lana aurkitu zuen. Ipurua ingurua nolakoa zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Esan dozu, bueno, oin dala larogeta zortzi urte jaixo ziñala… Plazentzian?
- Jaio nintzan ni Soraluzen, Placencia de las Armas, bai. Eta nere gurasuak ez zian Soraluzekuak, ezta? Baiña ama zan Apozaga Eskoriatzako auzo batekua, Apozagakua. Gero hemendikan Bolibartik Apozaga parrokian arduria euki neban urte mordoska baten, ezta? Han bertako apaiza hil zanian, ba, neuk jarraittu neban han urte mordo baten. Eta nere aitta Arrasatekua zan, bai, Abarrategi; ama Leanizbarrutia Apozagakua, bai.
- Eta aitta Arrasatekua?
- Bai, bai.
- Eta zelan, ba, Soraluzen…?
- Ba, halaxen, ba…
- Halan gertau zan? Halan suertau zan, ez?
- Bai, bai, bai, gertatu zan, bai. Nik badakit bai, ba, Soraluzera jutia gure gurasuak badakit nola izan zan. Eibarren zeuden eta Ipurua baserrian han nere aman aizta bat zeon ta han… gero handik hartu-emana eukitzen eben. Han Concepcionistas mojen konbentuan ere, ba, geure senidea bazeon, eta hango kapellaua oso laguna zan apaiz oso famatu batekin, Soraluzekua zan, Don Policarpo Larrañaga. Eta [apaiza…] juten zan eta haren familia Plazenzian, Soraluzen kañoi fabrikan toki… mailla onetan zeuden eta haren bittartez gure aita izan zan kañoi fabrikan han postu bat hartzia. Eta gero ni, ba, Soraluzen jaixo nitzan. Bai.
- Eta, orduan, aman aiztia bertan Ipurua basarrixan…
- Ipuruan, bai, bai. Han bizi zan eta bertan hil zan. Bai, bai, Eibarren, bai.
- Eta zuk ezautu zenduan basarrixa edo…?
- Bai, bai. Ni Soraluzetikan hara juten giñan bai San Juanetan ta beste… edozein sasoitan ere bai.
- Eta zelakua zan orduan inguru haura? Gogoratzen dozu?
- Bai, oin oso aldatuta dao haura, e? Ta basarria eskas samarra zan, ezta? Baiña kaletikan gertuan zaon. Bai.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia