Biografiaren inguruko datu aipagarriak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-036-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Eskoriatza.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2006(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:03:20
- Erref: ESK-036/001
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k):
Transkripzioa
- Lehen esan dozu pare bat hillabete barru larogeta bederatzi urte eingo dozuzela, ez?
- Larogeta zortzi urte. Eta hemendik hille bira, urrillan, octubre, ba, orduan beteko dittut, jangoikuak nahi badau, larogeta bederatzi urte. Bederatzian sartzen naiz orduan. Asike… urte askon pisua aldian.
- Bueno, baiña ondo eruandakuak…
- Bai, tokau jaku gerran be ibiltzia, ezta? Baiña gerrako hiru urtiak pasatu nittuan: lehelengo urtia Logroñoko seminarioan; bigarrena militarizauta Soraluzeko kañoi fabrikan, [han] komeni zitzaidan [lana]; ta gero hirugarren urtia Logroñon berriz, seminarioan ikasten eta soldadutza egiten han batera. Halaxen gerra-denporia, bai. Eta, bestela, ba, Saturrarango seminarioan, mutikua nitzala hamaika urtekin juan nitzan hara eta han lau urte egin nituan ikasten, ta gero Gasteizko seminarioan. Han apaiztu nitzan milla bederatzirehun eta berrogeta bigarren urtian. Eta neure apaiz-lanak egin nituan hasiera baten hiru hillebete eta hiru egun garai horretan, denpora horretan, Gasteiztik gertuan, Zigoitian, Gorbeixa onduan. Eta oso pozik egon nitzan han, e? Oso gustora. Eta hemendik Bolibartik gertu samarrian zelan dagon, ba, han adiskide onak itxi nittuan eta beti be hara juten naiz ta eurak be etortzen dia hona ta holan oso ondo jiratzen naiz. Eta hemen Bolibarko toki baketsu honetan, ba, urte mordo bat daroiat, hirurogeta bat urte, hirurogeta bigarrenera nijoa. Bai. Eta lehenao ez bide, kamiñorik, ez telefono, ez… En fin, oso atzeratuta, hemen inguruko auzo danak bezelaxen, ezta? Baiña gero, ba, ahalegin pixka bat be tokau jata egitia, ezta, saio horretan, bai kamiño zeretan, bai bestela be, telefono ta… beste gauza askotan. Hartu-emon onak neuzkan Donostia baten ta Madrillen bertan ere bai eta… Halaxen, bai.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!