Eskoriatza (Gipuzkoa)

Eskoriatzako dantza-taldea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-021-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Zenbat urterekin hasi ziren dantza-taldean dantza egiten; 1944. urte inguruan jaiotakoak dira. Dantza-taldearen sorrera azaltzen dute; 1957 inguruan hasi ziren dantza egiten. Argazki bat dokumentatzen ari dira; izenak ematen dituzte.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zenbat urtekin hasi ziñeten dantza eitten edo dantza-taldian ze urtekin…?
- Hamabi-hamahiru urte. Guk hemen, klaro, en el cincuenta y siete bada…
- Ez, hamen cincuenta y […]…
- Ikusi, hemen ifintten dau cincuenta y siete.
- Bai, cincuenta y siete.
- Eta gu en el cuarenta y cuatro gaoz jaixota, ba, hamahiru urtegaz.
- […] cuarenta y uno, [hamahiru urte], nik eukiko nittun hamabost-hamasei urte.
- Hamahiru urtegaz. Hemen gaztetxuena da nire aiztie Mari Carmen.
- Bai.
- Honeik Maria Jesus ta……
- Maria Jesus ta horreik ez.
- Mertxe urte bat zaharraue?
- [Haure] zaharraue. Eta gero zaharrenak Nekane como gehixen, gero Maria Jesus, Maria Luisa, Kontxita, Isabel, Mercedes eta gero gu gitzen hau Mari Pilar eta ni [… nau hemen].
- Hau zan lehenengo grupue [urtetzen euena].
- Lehenengo grupue urten zana.
- Bai, honeaz, e? Aurretik egongo zan beste grupo batzuk, baiña…
- […] Eskoriatzara ta gero…
- Gero egon zan urte batzuk, ba, ez [zebela ein] dantza…
- Betiko moduen. Betiko moduen, horixe.
- Eta, bueno, etorri zan hau Vittorixatik lanera hemen eta honek itten zauen dantzan el “Txirinbin”, ezta?
- […] “el Txirinbin de Vitoria”.
- “De Vitoria”. Ta formau zauen, ba…
- Eta horrek formau auen hori…
- … grupotxo bat.
- Eta zelan zaukan izena gizon honek?
- Joseba.
- Joseba Ortiz de Zarate.
- Ortiz de Zarate.
- A! Ortiz de Zarate? Ta hona etorri zan lanian?
- Lanera etorri zan fabrikatxo batera. Eta dantzan itten auen han eta [ekitten zan], ba, geuri erakusten. Hori gero hil zan, gazteik hil zan […].
- Eta bakarrik emakumiak ziñeten?
- Bai.
- Ez, gero mutillak be bai, e!
- Gero. Baiña lehenengotan igual izengo zan…
- Guk ingo gauen orduan “solo chicas”, edo “solo chicos”. Hori orduen, badakitzu “que no se podía hacer mucho así”.
- No, baiña, badakitzu, andrak betik izan gare “más dadas a estas cosas”, eta nik uste dot lehenengotan formau zala, eta eske… bestela gero ya zien honek ya ez diez hain zaharrak, osea, gaztetxuauek die, ez? Klaro, gure edadekuek diez ya.
- Hamen bai. Bueno, eske hamendik gure Maria Jesusek eta Ana Marik, edo… Maria Luisak eta […]-ta holako fortografixetan del cincuenta y cuatro honek in euen mezia…
- El cincuenta y nueve.
- El cincuenta y nueve. Hortxe desberdintasunien…
- Eta hau dau el cincuenta y siete. Oseake… [segittuen]. Hamen ez da ikusten ez Maria Jesus, Isabel be ez…
- [Harek nik uste dot] denbora gutxittan ein auiela dantzan, e?
- Bai, oso gutxi. Oso gutxi, zegaittik hau fortografixiau uste dot Txomiñek ein zauela el cincuenta y nueve. Mezie. Hurrengo urtien…
- Txomiñek eukiko dau setenta y… setenta?
- Y…
- Setenta y uno?
- Uno.
- Uno. Hogeta bost urte…
- A! Eta egin zenioten omenaldixa edo holan?
- Ez, ez, lehenengoko mezie.
- Lehenengoko mezie. Lehenengoko mezie [ein gauenien], hori. Ta hamen bai, hamen ya [garez] mutillek…
- Da gure kuadrillie. […].
- Gure kuadrillie…
- […] be… Zein ikusi dot gehixao hemen? Ez?
- Hamen Alfonso, Jose Juan Arbe, Pedro Mari… Ez, Idigoras, Jose Luis [Marzel], […], Armando y Larrañaga. Baiña gehixau be egon biher zan, e?

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia