Lehengo bizimodu eta ohiturak: maiorazgoa, errenteroak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-015-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Jatorria. Maritxu Marin auzoan jaiotakoa da eta Mari Lezeta, Eskoriatzako Zapategi baserrikoa. Lehenago ohitura izaten zen maiorazkoa geratzea baserrian. Maritxuren familia, errentero bezala bizi izandakoak. Gerora, baserria bota eta berria eraiki zuten. Anaien inguruko kontuak.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Eskoriatza.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2005(e)ko abenduaren 20a
- Iraupena: 0:01:55
- Erref: ESK-015/005
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa , Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriaren historia eta kokalekua
Transkripzioa
- Orduan, zu Mariñen jaixotakua…
- Bai.
- … eta zeu?
- Ni Eskoriatzan hemen.
- Eskoriatzan, Eskoriatzan goixen basarrixan.
- Ze basarri edo zelan daka izena?
- Gu gare lau; edo… bost, bost, bost! Ene! Eta bat, anai bat, hil zan eta bestiok bizi [gare].
- Eta basarrixan izena zein zan?
- Zapategi. Ya handik urten nauen aspaldi ta akabo.
- Ezkontzeko edo…?
- E?
- Ezkonketako, bai.
- Ezkonketako, bai.
- Orduen ezkonketako urteten zan, bestela…
- Eta lanien bazabitzen be ezkonketako urteten zan lanetik. Eta oin segidu eitten daue. Orduen ezkondu biher zan ta ala! Kanpora.
- [Danak] kanpora.
- Zeu be Mariñen basarrixan jaixotakua?
- Bai. Oin ha basarrixa bota auien ta oin barrixe… Bueno, gu gitzen errenteruek, e? Eta oin ha bota auien eta oin han beste barri bat eindde dau […]. Baiña jaixo ni baserrixen ta hogeta sei urte artien baserrixen bizitte. Gaiñera, ama barik. Ba, gitzen lau anai-arreba ta bost niaz, sei beste bateaz. Ta ha beste bat hil estien…
- A, bai, gerra-denporan…
-… hil justenan, hil justenan… gerran… Bueno, “hi” eingo dotsut nik zuri be, e?
- Bai, bai.
- Gerra-denporan… Gerra-denporan ez, ifintten zittuen… Ifini jittunen maniobra batzuk. Ez dakitzu? Mendixen. Ta abixau be ez auien ein.
- “Ez dakin”?
- Eta fuen zan aittaaz ekarritten irie ekarritten. Badakitzu zer dan irie? Ganauei azpixek eitteko. Eta fuen zanien, bueltan bala batek jo eta hamaika egun. Hillen… setienbrien hamaikan sartu otsien balie —hamabost urte euken. Hamasei, hamasei urte euken—, baliek jo euen, ta hemeretzixen hil zan. Bai. Eta gero geldittu gitzen bost anai-arreba. Eta oin bost anai-arreba. Ointxe hiru urte anai bat hil zan, ta oin [dakaaz] bi aizta ta bi anai. Hiru bizi gara Eskoriatzan ta beste bat bizi don Bergaran.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!