Abereen eritasunez
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERB-010-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Abereen eritasunen inguruko azalpenak.
- Auzoa: Erro
- Proiektua: Koldo Artola: Ziorditik Uztarrozeraino
- Elkarrizketatzailea(k): Koldo Artola Kortajarena
- Data: 1987(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:06:49
- Erref: ERB-010/002
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Emalea: Koldo Artola Kortajarena
- Gaia(k):
Transkripzioa
- Ze eritasun izaten du behorrak?
- Bah! pues, eztakit, eritäsun... eritäsun franko izein da, gaitze... Beëe, bei ta oiek? e... miondoko ta... gero? karbunko –ps, ori, karbunko? urdera? euskeraz eztagit nola deitzen den orai–; karbunko orrekin segidoan iltzen dire ta, beltz-beltza paatzen dire, t’eztute... animele, artekari iaten. Bi-, benenatuik bezala gelditzen da.
- Eta miondokoa, zer da?
- Miondokoa? miondokoa’re... odola enbenetz...-zatzen tzaëote, ta...
- Non, mingainean? mihian?
- De-, denean! nik, gorpuz guz-, guzien! ezpazara yo atienpo a... ta aunditzen dire? ta, gero, lertzen dire.
- Miondokoa da hori, e?
- Miondokoa, bai; miondokoa deitzen da, ori asten delaik? pues, atera mie? ta, zain bet, zain... batzuk batuztela, zaiñ ero oetako batian? tziztetiar diozu, puntz batekin, o... kurixekin odo asi? te, odola atra, aber, odola atra duzun guzien? txorta-gotaz? odola atra? ta, joaten da... za(u)rie, aunditui taolai te, tzizte bat in diozule bezala? bar da ei(n) bäia... aize, ori, aizia kenduz-kenduz? te, ya...
- Desinflatuz bezala...
- Desinflatu, bäi.
- Eta horrela sendatzen dira?
- Ta... bide-iru eunen buruko? sendatui tao, baña ezpadizu atz-, atienpo artzen? igual ordu etez antxe garbitzen tzaizu.
- Eta zer erran duzu, ez baitut ongi konprenitu; zer ezartzen zaie kurixeikin, edo...?
- Kurixe... muturrekin? tziztetu, tziztetu zaña, ta atra daen odol gaixto oi; dui kebe ordik atratzen da... odol gaixtoa? ta... ordik joaten da... gorpuz guzitik eta...
- Zabalduz eta dena enbenenatuz eta horrela, baina hori zulatuz gero...
- Ori? bai, gero, salbatzen da, bai; nik salbatu tut zenbait ola. Eun betez joan nitze ni mendire? Usëtxin etzute zautzen, ni juan artio, maiondokoa; il tzirela lenago azienda zenbait? beña etzakitela zerekin, ta juan nitze mendire ni? te, menditik eldu nitze? zurru koxkor batekin? andaitze deitzen duu, andaitze... koldiaindeko, makine, orrendako, andeitz beteki(n) te, beitik? beiti... zoko atian? Usitxiko at, izei, idi pare batekin? lanian.
- Zaude, zaude; erran duzu zuku batekin? edo... (gaizki ulertua guk)
- Ni eldu nitze andaitz bet, andaitze deitzen, ti-, timón; zoko atian... en un hoyo, en un hoyo, zokoa, deitzen dugu zokoa, en un hoyo; en un hoyo estaba...
- Segi segi, segi, bai...
- Zoko artan ai ze, lanian, idieki(n), ta andik bertzeko, gelditu ze... lanetik? eta, joan tze laixterka errire, ta, nik: “Orrek badu zerbait idiereki(n)”. Bota nue andaitz ure? ta, laixterka yautsi nitze errire...
- Zer bota zenuen?
- Andaitze deitzen dou, zur bet ene... oi idiekin, timón, un timón, un timón.
- Andaitze, bai.
- Andaitze, bai, un timón pa...
- Baina zer bota zenuen? hori?
- El timón tiré, al suelo, pa ir corriendo al pueblo.
- Ah, lurrera bota zenuen, herrira joateko, lasterka joateko.
- Bai, errira fateko, bai, tä, llegatu ni-, juan nitze errire? ta, erran niote: “Zer? ze pasten tzaëo orri?”, te: “Idi bet, aunditu zeëola eztakit zer”, ta. Erran niote: “Kartzie, kartzie kurixa pare bat”. Artu kurixa pare bat? eta: “Kartzie, segidoan, porron bat o... o un rallo de agua, nere gibeletik, nik, laisterka joateko pintz-, tziztetzeko”. Ta ni juan nitzelaik arara? lau o borz gizon antxe zeude idieikin, sain, olloain... eztakit zer, sain deitzeunte; ori, sartu nue, eta idiä? pues, ez, ezin... ezin txutik egon tzego, ya aundituik deltodo, ta erran tziek: “Sar, atra zazie ori!” erran niote. Segidoan artu nio nik mie, ta segidoan tziztetu nio? ta segidoan elleatu zire ureiki? te, žiiiiiii, olaxe zeo idie ta, nik tziztetuz bezala, odola atra bezala, uhuuuuu, olaxe joan tze, segidoan idie ta, bai-bai. “Biarri(k) torri zera”, erraten tzieten, “Biarri(k) torri zera”, ta, bi do iru egunez? idie sendatu ze, ta ezpanaiz ni... tardatzen banu, nik, amar minuto? antxe gelditzen da idiik gabe.
- Eta hura ere miondokoa zen?
- Miondokoa, bäi, miondokoa ze; ta erran tzirete nei: “Guk ez...-tugu beiñ ere zautu miondokoa”. Bueno, il tzaizkigu guri aziendak? baña...
- Jakin gabe ta...
- Yakin gabe zere-, zerekin. Ta... miondokoa da rapidoa; ori... zautu, eta... igual, ordu et, ordu... t’erdi inguruko? adios, animelea garbituik. Bertze egun betez joan tzire?... irin bile, orduen kupoa iten tze, gerra ondoan, berrogeite... cuarenta y... dos, cuarenta y tres, cuarenta y cuatro, or izein tze, kupoaikin, onenbertze gari ematen tzindue zuk errotara? t’ara ematen tzüte arinä, te irine, ta lau, lau etxe zire Usëtxin? lau, lau... pareja juan tzire irin bile? ta... nerea, nere etxetik anaia juan tze, ta bidean, Usitxira ellegatu meño len? gure idi bet? bet, sei-, artu zaun-, aunditui izi-... ori, zerrie bezala, ta nere anaëa juan tze laixterka errire? ta, ni iautsi nitze oañik, beh! oroitzen naiz eskalapriñekin te nindeo, yakinen zer de(n) eskalapriñak...
- Bai, bai, bai...
- An estrabillean? ta, bai: “Jose, zato, zato! idie aunditu de, olako idia aunditu de? ta, miondokoa o ola izein du”. Te segidoan juan nitze laixterka? ta, tziztetu? te... beala pastu zaikio ere, biña bi-, odola at(e)ra biar, odola e atra bear da, bertzelaz, odola beltz-beltza paratzen tze.
- Tokatu zaizu horrelakorik, e?
- Je! beti azien-, aziendeki tä, lanean ta ibili neiz? te... pixket, pixket entenditzen gindue aziendetan ta ola.
Egilea(k): Koldo Artola Kortajarena
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!