Erroibar (Nafarroa)

Orreagako beila

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERB-008-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Orreagara joaten ziren mezara, baraurik, goizeko hiruretan etxetik irtenda. Oinez nondik zehar joaten ziren. Hamabietan izaten zen meza. Bera gaztea zenean, adinekoek bazekiten euskaraz, baina erdaldunak gehiago omen ziren. eta apaizak ere gaztelaniaz ematen zuen meza.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta zer egin duzue? joaten zarete erromerian Orreagara edo?
- Bai, bai.
- Nondik? konta, konta ezazu nondik joaten zareten...
- Faten dire... mutikuek.
- Mutikoak?
- Bai, beituu... bortz seme ta... bi alaba, bat an ezkondue, de bertzea...ezta öngi, eztao... amalau urte izen, iduki ginuen an... Manikomioan, ta orai etxean da, bai. Ta, ah! mutiko oiek, bai, ora-, orai ais(e) faten dire! ja!... mendiz faten dire ta, Orreagako bizkarr ertz artan, aldamortzatzeunte? ta... bueltan?
dena autoan.
- Zenbat herritatik joaten dira? konta, konta ezazu nola izaten zen erromeria eta...
- Bai! nik zer dakit ote!...
- Nondik ateratzen zen, zenbat herritakoak joaten ziren, ze ordutan ateratzen ziren, non egiten zuten parada...
- Bai; lenao, lenago, bate, almortzatu zutä, batre.
- Ze ordutan, ia herri bakoitzak eramaten zuen bere gurutzea eta hola; zuk konta, konta ongi...
- Eztakit nik, deus!.... ¡en ayunas!
- Bai? baraurik, barunik edo?
- Baruik, baruik faten gine, iruetan... atrata, goizeko iruetan; atra etxeti? ta, Orreagaño, bate... baratu gebe niun, niun leku... bate! ta orai? denak... bien aldamortzatu te iteunte, ja!... eta, komekatu biauzütela ere? aldamortzatu ondoan, ta, lenago? ezin bet-, batre ez! ezin yän bear. Andëk? lemizi faten gine... guk emendik, Esnostik, Esnostik bidi-bidiez. Eeh! el Espinal...
- Auzperri?
- Bai, Auzperri, baño aratago, ate-, atatzen gine, gu te (g)urbitzak, ordik, karreteatik.
-Bideberriz? ‘carretera’ nola erraten duzue? bideberri?
- Ez... karretera, karretera; bertzea bidia.
- Eta ze ordutan ellegatzen zineten Orreagara?
- Orreagara? an, bedratzien... t’erdien o ola.
- Orduan sobera goiz ateratzen zineten...
- Bai, amar-, amarretan, amarretan. Bai, oaño... amabitako, amabietan oaño, oñiki... bate, baldin-de egoten gine.
- Bai, e?
- Bai, ta ez ge-, ez gindue... orreki, gosei ta, je! deus ez.
- Eta gero, hamabietan edo, meza?
- Bai, zubia(n), amabietan meza.
- Eta mezatik aterata?
- E... man, arara fan? ta, konfesatu?... te komekatu? ta gero... nai tzune.
- Handik aterata zer? almortzua ala bazkaria?
- Ah! bai, bazkarie; almortzue lenik, eta gero? meza bai bagiñuen len, ta gero mezara? ta gero, pues bazkarie.
- Bai baina garai hartan meza baino lehen almortzua egiten bazenuten, gero ezin komekatu...
- Bai, komekatu nuen.
- Bai?
- Komekatu, lenik, ta gero almorzatu? ta gero meza? ta gero bazkaldu.
- Ah, lehenbizi komekatu gero almortzua egiteko; gero meza eta mezatik atera-eta orduan bazkaria...
- Bai, bai; ai ene!... faten gine baña, oi-oi-oi!... bide guzien euriek! ta bate, paraguas ta batre ez ginue... ematen. Orei? paraguas e... emateunte! ta, oi-oi, Dios!... oäi? eztakit, eztire... jendiak lenago bezala.
- Arropa ere hobea, oraingoa, anorak eta deitzen direnak...
- Bai, oregai... orai, eztute uzten pastera au, ure bate bustitzera, ta lenao dena... denna! dena busti ta, an, gero, su iten, sue in te, sekatzen ta, eh! eztakit nola etzen, ez gren il... t’eiten.
- Eta apezak nola egiten zuen predikua orduan, zu gazte zinelarik? euskaraz?
- Ez-ez, erderaz, erderaz... bai, beti.
- Ba orduan hemen euskaraz aunitz egiten zen...
- Baña, erderaz geago, baizik, erderaz ge-... ¡cago en las moscas!
- Bai? edade haundikoak bakarrik egiten zuten euskaraz?
- Ah! bertze e, orduen? mintzeira, Mezkiriz ta oie(k), or, tza-, zitzakite uskea, da memen ere zarrek, zarrak, denak, baña...
- Baina zu gazte zinelarik herri hauetan oraindik euskaraz aski egiten zen...
- Zarre-zarrek bai, zarrek denak... dena, uskeraz.
- Eta predikua erdaraz, e?
- Bai... yago baitzie... erdaldunek.

Egilea(k): Koldo Artola Kortajarena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia