Errenteria (Gipuzkoa)

Mahaia bedeinkatzeko, euskara

Mahaia bedeinkatzeko, euskara <p>Euskara bere hizkuntza da, erdara gehiago jakin arren. Mahaia bedeinkatzeko, euskaraz. Senide asko biltzen dira Gabonetan. Hamar seme-alaba ditu. Lehenengo laurak elkarren segidakoak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERR-003-059 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Euskara bere hizkuntza da, erdara gehiago jakin arren. Mahaia bedeinkatzeko, euskaraz. Senide asko biltzen dira Gabonetan. Hamar seme-alaba ditu. Lehenengo laurak elkarren segidakoak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zuretzat ze izan da euskera?
- Nere hizkuntza, desde luego. Hori dudik gabe. Nere hizkuntza euskera da. Gehio dakit erdera, baiño nere hizkuntza euskera da, hori dudik gabe, gaiñea!
- Etxean jaso zenuna, ezta?
- Etxean jaso dutena eta etxean ibiltzen dutena nik denakin! Nik mahaia ez dakit bedeinkatzen ez baldin bada euskeraz! “Mahai honetan bildu geanak zeruko mahaian bildu gaitzala”.
- Eta ohitura duzu.
- Ohitura.
- Hola iteko, bedeinkatzeko euskeraz mahaia.
- Hemen mahaia izugarriya jartzen dut eguarri jaietan-ta, famili guziyantzako. Hogeita hamar biltzen gea. Hiru mahai dia. Hor, mahaiak dia.
- Bai, beharko dituzu!
- Eta ni eseri arte eta bedeinkatu arte ez dia hasten. “Mahai honetan bildu gaituanak zeruko mahaian bildu gaitzala”.
- Ohitura.
- Ohitura, euskeraz. Ttikiyakin, erdikuakin… Kataluñatikan etortzen dianak, haiek, batek badaki ondo; bestiak, gaztetxoenak, ez horrenbeste. Baiñon…
- Zenbat seme-alaba izan dituzu?
- Hamar ditut.
- Hamar dituzu?
- Bai. Ditut, izandu ditut eta segitzen ditut, Jaunai eskerrak, izaten. Hamar bizi dia, bai.
- Hamar seme-alaba izan zenitun, e? Danak segidan?
- Segidan-segidan. Junio, julio, agosto, septiempre… Juniyua, juliyua, agostua ta irailla, segidakuak lau lehendabizikuak. Bai. Segida-segidan.
- Urtian bat?
- Urtian. Urtero-urtero. Ezkondu nitzan agostuan hogeita labian. Eta hurrengo urtian, ekaiñako azkenengo egunian, izandu nun lehenengoa; eta gero, hurrenguan bigarrena; hurrenguan hirugarrena, ta hurrenguan laugarrena.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia