Miren Lete Oiartzabal
Errenteria (Gipuzkoa) (1935)
Biografia
Errenteria-Oreretako Goiko kalean jaio zen. Aita Goiko kalekoa zuen; ama, berriz, Añorgan jaioa eta Andoainen bizitakoa zen, baina gaztetan Garcia jostundegira neskame etorri zen, izeba baitzuen bertakoarekin ezkondua. Mirenek mojekin ikasi zuen eta gero bi urtez Rosaren eskola partikularretara joan zen. Hamalau urterekin hasi zen lanean Niessen lantegian. 36ko gerran, aita Bilbora joan zen eta Jose Antonio Agirre lehendakariaren zaindari izan zen. Bilbon harrapatu eta kartzelan sartu zuten. Langile batailoietan aritu zen ia lau urtez. Gerran zela, bost urteko semea, Mirenen anaia, gaitzak jota hil zen. Gerra bukatuta, aita bueltatu zenean, lehengo lantokian hasi zen berriro lanean, Luzuriagan. Gerra denboran, antzerkia euskaraz egiteagatik amaren ahizpari ilea moztu zioten eta herritik paseatzera behartu zuten. Mirenek eskola bukatutakoan, josten ikasi zuen Foruen Plazan zegoen Joakiren jostundegian. Jose Krutz Sarasola errenteriarrarekin ezkondu zen eta legeak hartara behartzen zuenez (emakume ezkonduek ezin zuten lanean segi), Niessengo lana utzi zuen. Ordurako senarrak burdindegia zuen Foru Plazan eta han aritu zen lanean. Iztietan bizi izan dira eta bi alaba dituzte.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ERR-010 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Edurne Zabala |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute