Miren Astibia Olaiz

Errenteria (Gipuzkoa) (1925)

Biografia

Errenteria-Oreretako Fanderian jaio zen. Errota zegoen bertan eta aita hango lanaz arduratzen zen, ogi-irina eta arto-irina egiteaz alegia; gerora Pasaiako portuan ere aritu zen eta Joxe Uranga aroztegian ere bai. Ama Oiartzuarra zuen eta aita Fanderia bertakoa. Jaio eta urte batzuetara, Gabierrotako etxe batera aldatu zen sendi osoa. Lehendabizi, mojekin ibili zen eskolan, Gurutzeko Alabekin; geroago, Aierbe ahizpekin ikasi zuen, izan ere, euskaraz irakasten zuenez, aitak hara bidali zituen. 1936ko gerra hasi zenean, familia guztia Bilbora joan zen: emakumeak eta haurrak itsasontziz eta gizonezkoak beren aldetik. Han bizi zen izeba baten bidez etxe eder batean egoteko aukera izan zuten. Urtebetera herrira bueltatu ziren. Biteri kaleko Garcia jostundegian hasi zen lanean Miren eta handik fabrika handira pasa zen, Lino fabrikara. Bertan ezagutu zuen senarra izango zuena. Ezkondutakoan lantegiko lana utzi zuen. Senarrak Linon jarraitu zuen lanean itxi zen arte, eta gerora Tajon aritu zen erretiroa hartu arte. Ezkonduta Santa Klara kalean jarri ziren bizitzen eta ordutik han bizi izan dira. Lau seme-alaba izan zituzten.

Zintak

KodeaDataProiektua
ERR-020 2010 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Umetako jolasak Bideoaren ikonoa
2 Gerra garaian Bilbora itsasontziz Bideoaren ikonoa
3 Umeek gutxiago sentitu egoeraren larritasuna Bideoaren ikonoa
4 Aierbe ahizpekin gustura ikasi zuen Bideoaren ikonoa
5 Aitak lana topatzeko izandako trabak Bideoaren ikonoa
6 Mojen gaiztakeriak gogoan Bideoaren ikonoa
7 Liho-fabrikako lan-baldintzak Bideoaren ikonoa
8 Bekaturik gabe ere konfesatu egin behar Bideoaren ikonoa
9 Natura zaintzen eta errespetatzen ondo ikasiak Bideoaren ikonoa
10 Arrain freskoa jaten zuten Bideoaren ikonoa
11 Lehen izaten zituzten menuak Bideoaren ikonoa
12 Errenteriako merkatu-plaza Bideoaren ikonoa
13 Etxeko sagardoa edaten Bideoaren ikonoa
14 Baratzeari esker lortutako jeneroa Bideoaren ikonoa
15 Errazionamendu garaian errotara ezkutuan Bideoaren ikonoa
16 Gerra ostean, koipea zeukan janaria nahi Bideoaren ikonoa
17 Arropa ondo zaintzen zuten Bideoaren ikonoa
18 Apaizek erabakitzen zuten nor fusilatu Bideoaren ikonoa
19 Franco etortzen zeneko banderen tamaina Bideoaren ikonoa
20 Gerra ostean, gazteak elkartzen hasi ziren pixkanaka Bideoaren ikonoa
21 Erramun Astibia osaba zuen Bideoaren ikonoa
22 1933an Errenterian izandako uholdeak Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia