Garbiñe Jauregi Abarrategi

Errenteria (Gipuzkoa) (1932-2021)

Biografia

Aretxabaletan jaio zen Garbiñe. Aita, Pedro Jauregi, Azatzan jaioa zen eta Aretxabaletako alkatea izan zen gerraurrean EAJren aldetik. Ama, Mercedes Abarrategi, Garagarzan jaioa zen. 36ko gerra hastean, aitak Bilbora alde egin behar izan zuen eta senide guztiak bertara joan ziren bizitzera. Gero Durangora aldatu ziren eta, hango bonbardaketaren ondoren Aretxabaletara itzuli zen ama seme-alabekin. Gero aita preso hartu eta langile batailoietan ibili ondoren, Ondarretako kartzelan pasa zituen lau urte preso. Garbiñek bere haurtzaroa senideen etxeetan igaro zuen, osaba apaizarekin Garagartzan lehenengo, eta gero Aztirian senide batzuen baserrian. Hamahiru urterekin Errenteria-Oreretara etorri zen familia osoa. Aitak beste akziodun batzuekin batera Lanona izeneko lantegia jarri zuen martxan Errenteria-Oreretan eta hango zuzendari-lanak egin zituen. Hamasei urtera arte ikasten aritu ondoren, aitaren bulegoan jarri zen lanean Garbiñe. Joaquin Bengoetxearekin ezkondu zen hogeita hiru urterekin. Garraiolaria zen senarra eta hogeita hamabi urterekin Garbiñe alargun gelditu zelarik, senarrak hasitako bideari eutsi zion. Ordurako Errenteria-Oreretako autobus urbanoa martxan jartzeko baimena eskatua zuten udaletxean. Garbiñek alargundu ondoren baimena eskuratu zuenean, autobus zerbitzua jarri zuen martxan. Gerora, bere enpresa propioa, Bengoetxea Autobusak, eraiki zuen eta Garbiñek eraman izan du bertako ardura nagusia, baita enpresako kontabilitatea ere. Maria de Lezo kalean bizi izan da ezkondu zenetik, sei seme-alaba izan zituzten eta seme guztiak autobusekin, familiako enpresan, aritu izan dira lanean.

Zintak

KodeaDataProiektua
ERR-036 2010 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Familiako ia denak Bilbora gerra garaian Bideoaren ikonoa
2 Bilbo eta Durango pasa ostean, Garagartzara buelta Bideoaren ikonoa
3 Gerra ostean batetik bestera ibili zen Errenterian finkatu arte Bideoaren ikonoa
4 Aztirian eta Errenterian ikasitakoa Bideoaren ikonoa
5 Aitaren lanagatik familia osoa Errenteriara Bideoaren ikonoa
6 Errenteriara etorritakoan nabaritutako aldea Bideoaren ikonoa
7 Aztiriako bizimodu zoriontsua Bideoaren ikonoa
8 Mendian eta baserrian fruta biltzen Bideoaren ikonoa
9 Arkumea maitea zuten Bideoaren ikonoa
10 Errenteriara iritsi zeneko paisaia Bideoaren ikonoa
11 Aita abertzalea Bideoaren ikonoa
12 Errenterian egindako lehenengo lagunak Bideoaren ikonoa
13 Lagunekin aisialdian Bideoaren ikonoa
14 Mutil-lagunarekin hasi zenekoa Bideoaren ikonoa
15 Lagunen artean egiten zituzten planak Bideoaren ikonoa
16 Euskaraz etxean bakarrik Bideoaren ikonoa
17 Apaizak absoluzioa eman nahi izan ez zionekoa Bideoaren ikonoa
18 Arropa estreinatzeko egunak eta galtzak janzteko pausoa Bideoaren ikonoa
19 Ezkontzako oroitzapenak Bideoaren ikonoa
20 Senarrarekin izandako bizimodua Bideoaren ikonoa
21 Errenteriako hiri-autobusa martxan jartzeko lanak Bideoaren ikonoa
22 Hasiera gogorra hiri-autobusa jartzean Bideoaren ikonoa
23 Hiri-autobusa aurrera ateratzeko trabak Bideoaren ikonoa
24 Hiri-autobusak uzteko erabakia Bideoaren ikonoa
25 Autobusekin emandako zerbitzuak Bideoaren ikonoa
26 Autobusen enpresa aurrera ateratzeko jasotako laguntza Bideoaren ikonoa
27 Giro mugitua Errenterian Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia