Orri honen izenburuaren ortografia ez da zuzena: «Bidasokoa» beharko luke. Ikus Euskaltzaindiaren 166. araua, «Euskal Herriko ibaiak»:
«Bidasoa ibai ezagunaren kasuan ere badago zer argitu. Alde batetik, euskal idazle eta euskal hiztun jatorren artean erabilera aztertu ondoren, (-a) oharra gehitu zaio ibai ezagun honen izenari. Horrek ez du ondoriorik mapen errotulazioan nahiz seinaleztapen kontuetan. Bai, ordea, euskarazko erabileran, izenaren amaierako -a horrek hitz arrunten mugatzailearen portaera bera izango duelako, hots, Bidasoa, Bidasoak, Bidasoaz, Bidasoan, baina Bidasoko, Bidasotik, Bidasora... deklinatu behar delako.»
Lanbidez itzultzailea (gaztelaniatik, ingelesetik eta katalanetik euskarara; euskaratik gaztelaniara) eta testu zuzentzailea naiz.
Familiari eta hazi naizen inguruneari esker, Goierriko euskara dut barneratua, Nafarroako hainbat ukiturekin. Eta, adiskideak, ikasketak eta irakurketak lagun, gainerako euskalkiekin aberastua (zuzenean edo euskara batuaren bitartez).
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!
Bidasokoa | Euskalkia | 2019-01-21
Orri honen izenburuaren ortografia ez da zuzena: «Bidasokoa» beharko luke. Ikus Euskaltzaindiaren 166. araua, «Euskal Herriko ibaiak»:
«Bidasoa ibai ezagunaren kasuan ere badago zer argitu. Alde batetik, euskal idazle eta
euskal hiztun jatorren artean erabilera aztertu ondoren, (-a) oharra gehitu zaio ibai ezagun honen izenari. Horrek ez du ondoriorik mapen errotulazioan nahiz seinaleztapen kontuetan. Bai, ordea, euskarazko erabileran, izenaren amaierako -a horrek hitz arrunten mugatzailearen portaera bera izango duelako, hots, Bidasoa, Bidasoak, Bidasoaz, Bidasoan, baina Bidasoko, Bidasotik, Bidasora... deklinatu behar delako.»