Elorrio (Bizkaia)

Gazta egiteko esku hotza komeni

Gazta egiteko esku hotza komeni <p>Eskuz egiten zuten gazta. Esku hotzekoa behar da gazta ona egiteko. Berari zapaldu eragiten zioten, bera horrelakoa delako. Gari-arkan sartuta kontserbatzen ziren. Ez zen keetzen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELO-033-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eskuz egiten zuten gazta. Esku hotzekoa behar da gazta ona egiteko. Berari zapaldu eragiten zioten, bera horrelakoa delako. Gari-arkan sartuta kontserbatzen ziren. Ez zen keetzen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

--Gero gaztaigiñan.
-Gaztaia eskuz egiten ziñuen?
-Bai, eskuz, eskuz eitten zan orduen. Da gaztaiak, e, oin ba etxako igarten, ze oin makiniakin eitten da eta, frigorifikuak daokozuz-da, gaztaie kuretako eta, bueno. Enfin. Baiñe orduen eskuz ein biher izeten zan, da gaztaia siketu ein biher zana urte guztirako, hodei bat etorten bazan ha sikatzen danian be ba txarra izeten zan. Gero eskua be ona bihozu gaztaia eiteko. Esku berua daukonak gaztaia ona ezin leike etara. Eskua hotza bihe da, persona esku hotzekue bihe da gaztaia ona etarateko. Bai. Eta hori eztakit inportantziaik emoten otsien oin. Baiña lehenau inportantzia haundixe euken horrek. Nik etxien eitten zien gaztaiak, etxerako, ya urte guztirako siketzen zienak neuk eitten nittuen.
-Orduan zeu gaztaigiña izan zara.
-Bai, nire aitta zanak-eta neri zapaldu eraitten osten gaztaia, ze ni esku hotzekua beti izan naz.
-Bai, hori eztakit oin emoten otsien oiñ inportantziaik. Baiña lehenau inportantzia haundixa euken.
-Eta zuen etxeko gaztaiak fama ona eukan edo?
-Orduen ez euen famaik oingo moruen. Oin dauko gaztaiak ba Idiazabalgua eta bestekua ta. Orduen ez euen holakoik.
-Baina ona.
-Baiña gaztaia, gaztaia ona. Gari-arkan sartuta eukiten zan. Garixa garbittuta arketan, da han sartuta egoten zien gaztaiak urte guztirako.
-Zergatik, konserbau eitten dau garixak?
-Konserbau eitten dau garixak.
-Eta kerik emoten zontsen?
-Ez. Bueno, keia... Ezkatzien egoten zien siketzen sarrittan, ta ba hartzen eben, baiña hori "aumaua" esaten xakena, oiñ esaten xakena eta holakoik ez euen.
-Salmenta zer moduzkoa eukitzen zeban gaztaiak?
-Gaztaia ta? Ezin neiketzu esan.
-Kanporako.
-Kanpora saldu be asko ez zan eitten orduen, ba ezagunen bati edo, baiña ostien ez zan...
-Etxerako.
-Gero etxien gaztaia faltau barik, ba ogixen moruen jan.
-

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia