Iratan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELO-021-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Elorrioko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Juan Martin Elexpuru
- Data: 2010(e)ko apirilaren 28a
- Iraupena: 0:02:32
- Erref: ELO-021/013
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Mendiaren aprobetxamendua
Transkripzioa
-Udazkenian iratan eitten ziñuen?
-F-Baitta, baitta. Hori zetan esan be eztak
-Nora joaten ziñaten idatara? Zela eitten ziñuen?
-M-Irixekin, eta behixak beste pare bat, eta hor Santamaiña, Erdella, Mendisolo... Horraxe mendira. Egunien bieje bi ekarri, da gero lepoka jaso.
-Nora?
-M-Gora. Ta gero artua zurittu, aparte. Da gero porrusaldia.
-Basora iratara zein joaten zan lelengo ebaitzera? Zeuek?
-M-Bai, klaro. Ebai tta preparau ein biher. Batzuetan haxiek erueten zittuen. Da bestiok ba...
-Eta oso urrin zeren ida-sailak ala ez?
- (...) Hortxe...
-Zegatik zan hain inportantia iria?
-Iria? Hogetaka burkarak ekarten giñuzen, hogeta zortzi-beratzi bat burkara. Sabaiok itxi, bete, ta gero metak ein gaiñera.
-Lan gogorra, ezta?
-Satsa eitteko.
-F-Satsa eiñ eta ha gero solora atara-ta. Eneee.
-M-Da ilbarrixe zanien buelta emon satsai, ze-zeia egon daitten.
-Ilbarrixa zanian?
-Ilberan emon buelta. Aaai...
-Kortan emoten jakon?
-Kortan, kortan. Oiñ kortan ganauak pe danak-eta; bentanak -zuek "leihua" esaten dotsazue, ezta-, harek pe zerrau, haxeik pe etxakuela komeni behixei tta. Oiñ kanpuen txalok eta behixok eta. Edarto.
-F-Ipurdiko zulue be garbittu ondo.
-M-Aber zelan dien gauzak.
-Bai, zelan kanbixau dien, ezta.
-M-Dana zerrauta.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!