Auzoetako erromeriak eta errondak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELO-017-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Elorrioko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Juan Martin Elexpuru
- Data: 2010(e)ko martxoaren 29a
- Iraupena: 0:01:58
- Erref: ELO-017/023
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baserriari lotutako lanbideak , Aisia » Jai-giroa » Erromeriak
Transkripzioa
-Auzuetako jaixetara joaten ziñaten, Berrixo edo?
-Fran-San Estebaneta-da. San Lorentzora be bai Miñotan, barrixua-eta. Gero zerian be bai, Gazetan be beti egoten zonan zeroi. Igurixan be bai. Euren santuen egunien fiestia.
-Eta zela izeten zan erromeixia? Ze soiñujole ta ze...?
-Fran-Hamen baakizu nor egoten zan sarri? Itxua, Felix. Hamen sarri haxe. Hamen holakoxe bat izen biher, ze ostantzien traste [...] Oiñ akaso...
-Fel-Hamen etorten zonan beste bat Isaak, Angiozarko tabernakua. Ha be etorten zan soiño-joten.
-Korro bat baiño gehixao ez zan egingo, ezta?
-Fra-Keba. Korro bat, korro bat.
-Kobrau-eta, mutillei kobratzen zotsen?
-Eurek jakingo eben; ostantzien ez eben kobretan. Mutillak izengo zien soziedadeko zerok.
-Fel-Edo etxen baten; orduen ez euen soizedadeik pe, [...], han itten zan erremeixioi, ta txokolatie gabien eta errondia-ta, ba holakotxe gauzak. Lehenaoko kontuak.
-Errondia zer zan?
-Fra-Ba afalostian juntetia barrido. Dantzan eiñ da. Gero goixaldera txokolatadia.
-Fel-Txokolatia ta berakazopia.
-Osea, gaupasa eitten zan.
-Fra-Bai, bai. Hoixe izeten zan fiestioi.
-Fra-Baiña hamen esaten otsen "errondia".
-Fel-"Gero etorri, e! Ez geatu etorri barik, e!", eitten oskuen. "Etorri!".
-Neskak be joaten zien errondara?
-Bai, bai, danak. Neska ta mutil.
-Egun seiñalauak izango zien, ezta?
-Gurera be..., enjeneral hor beheko etxian egoten zan Felix.
-Parientia da Felix, Itxua, hamengua. Aranzabal.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!