Soldaduak etxean lotan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-069-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Soldaduak etortzen ziren lotara etxera gerra denboran. Goizean frontera joaten ziren, Kalamura. Aitak kamillero lanak egin behar izan zituen Kalamua barrenean. Gero zaurituak autoetan eramaten zituzten norabait.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Juan Martin Elexpuru - Kepa Elortza
- Data: 2010(e)ko azaroaren 23a
- Iraupena: 0:01:53
- Erref: EGB-069/010
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Borroka
Transkripzioa
-Gerra denporan gure etxera etortzen zian lo eittera. Garai hartan soldau batzuek etortzen zian etxe partikularretara, lo eittera ta abar. Ta gurera etortzen zian, ez dakit lau edo sei. Ez dakit nik zela eitten genduan ere; lo eittera. Eta gure ama horretan oso serbiziala zan. Eta batzuek igual naparrak eta beste batzuek... Jeneralian hemen inguruko zera izaten zien soldauak. Eta hurrengo goizian urtetzen zuten euren fusil ta guzti, ta konpontzen zien ta juten zien ba Kalamura. Kalamuan hemen zazpi hillabetian egon zan frentia, eta denpora horretan jarraitzen zaben soldauak zerian. Gero egon zian hemen kuartelak eta eskoletan ta abar ta ere bai, eta gauza asko. Eta gu mutil koskorrak giñan eta arrantxua hor plazan eitten zuten, eta gure aitta-zana orduan garai hartan ba kamillero ta kontratau bihar izaten zittuen. Ta boluntarixuak ez, "voluntario obligatorio", bestela pagau ein bihar zenduan diru bat, eta hori diru hori pagatzeko dirurik ez zauan. Orduan aitta juten zan tokatzen zitzakonian Urkiola basarrira Kalamu barrenian, ta hor frente gogorra zela egon zan ba hor heriduak hor hartzen zittuen eta eruaten zittuen San Migelera; ta gero San Migelen ba eruaten zittuen automobilletan eta heriduak hara edo hona, Donostiara edo halako zerbaitt.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!