Jose Antonio Arrieta Etxaniz

Elgoibar (Gipuzkoa) (1924-2016)

Biografia

Melitongua kale-etxean jaio zen, gaur egun Pedro Mugurutza etorbidea dagoen lekuan zegoen. Sei anai-arreba izan ziren. Aita Arriaga auzoko Aldai baserrikoa, eta ama Arriaga bailarako Karkizao baserrikoa zen. Umea zela etxea erre eta Arriaga auzoko Aldai baserrira joan ziren bizitzera. Beranduago kaleko San Frantzisko kalera itzuli ziren. Eskola publikoetan hasi eta zortzi urterekin marianisten Pilarreko eskolara joan zen gerra hasi zen arte. Marrazketa ere ikasi zuen gau-eskolan. Hamalau urterekin etxeko tailerrean hasi zen lanean eskopeta-baskulak egiten. 1940. urtean “Arrieta y Compañía” lantegia sortu zuten, eskopeta osoak muntatu eta doitzeko. Lantegiak “Manufacturas Arrieta S.L.” izena hartu zuen 1955. urtean. Elkarrizketa garaian izen berberarekin jarraitzen zuen ehizarako eskopetak eta fusilak egiten. Jose Soraluzeko Eitzagaetxetxo baserriko Margarita Oregirekin ezkondu zen. Hiru seme-alaba dituzte.

Zintak

KodeaDataProiektua
EGB-056 2010 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Eskola publikotik Pilarrera Bideoaren ikonoa
2 Gerra denboran, Karkizanora eta Irabanetara Bideoaren ikonoa
3 Familiako lantegia Bideoaren ikonoa
4 Aitaren ibilbidea eskopetagintzan Bideoaren ikonoa
5 Eskopetagintza Bideoaren ikonoa
6 Gerra kontseilua Bideoaren ikonoa
7 Fusilatuak Bideoaren ikonoa
8 Herritik bidali zituzten emakumeak Bideoaren ikonoa
9 Tropak herrian sartu ziren eguneko giroa Bideoaren ikonoa
10 Soldaduak etxean hartu beharra Bideoaren ikonoa
11 Bonbardaketak eta balazoak Bideoaren ikonoa
12 Kanoi- eta tiro-hotsak Bideoaren ikonoa
13 Gerra denboran Elgoibarren ibilitako kapitaina Bideoaren ikonoa
14 Nazionalak Azkoitia aldetik sartu Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia