Elgeta (Gipuzkoa)

Egur mota desberdinak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-069-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Egur klaseak. Kalean erabiltzen zen egurra batez ere pinua izaten zen. Pinu klaseak: zuria, maritimoa...Gaztainarik ez dago jadanik (etxeetako lurra egiteko erabiltzen zen).
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Orduan, ze egur klase? Egur gogorrak eta egur bigunak dare?
- Bueno, egur bigunakin eitten genduan... Izeten zan, piñua da, lehen biharra eitten zana kalian, piñua. Ohola, enkofraurako ohola, kuadradillua; ohola izeten dok, ba, hiru zentimetro lodikua. Hiru. Zabalian ez jok eukitzen neurririk. Ta kuadradillua "siete y medio por diez"; "dos cincuenta de largo". Puntalak, ba, piñua-ta ibiltzen zuan, ta oin metalikua daok hori be. Dana metalikua. Ta oin, ba, hori egur asuntuoi ya asko zertu ein dok. Oin ya zertuta dao piñua. Ta oin, gero, ba, holan, zererako, suelorako ta, ba, hamengo piñuak ez jok balio, hamengo piñua eskasa dok. Alerzia, horixe piñu zurixoi, hori baldin badao, horixe, ta bestela Gineako zera sartzen dok. Gaurko egunian dana Gineakua. Gaurko egunian bai. Lehen bai, lehen sartzen zan alerzia ta maritimua. Maritimua, markerixia maritimua ta dana. Hortaikua.
- Ta gaztaiñia?
- Gaztaiñia gutxi.
- Maritimua da "pino marítimo".
- Bai. Maritimua, hor, Oñati aldian ta hortik zihar da asko. Maritimua Oñati aldian zihar. Gaztaiñia hamen ihartu ein da. Ta lehen bai, gaztaiñia be eitten zan puskat, baiña gero ihartu zan ta gastau ein zan hamengo gazatiñia ta oin gaztaiñarik ez dao.
- Gaztaiñia zetarako ibiltzen ziñuen?
- Gaztaiñia da markerixia.
- Markerixia?
- Markerixia ta suelua. Suelua be bai; parketa be igual. Parketa, gaztaiñia-ta onak zian, e! Baiña gero gastau ein zan asko ta zera, baiña hoixe. Ta piñua, piñu nortia. Piñua be piñu nortia estranjerixakua, baiña estranjerixakua be ona zan, e! Suelorako-ta ona.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia