Bergara eta Eibarko azoketara saltzera
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-016-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Elgeta.
- Elkarrizketatzailea(k): Josu Mendicute
- Data: 2007(e)ko abenduaren 06a
- Iraupena: 0:02:55
- Erref: ELG-016/004
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Garraioak » Autobusak , Baserria » Baserriko lanak » Herrira saltzera, erostera , Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua
Transkripzioa
-Orduan baserrixan hamaika urtekin hasi ziñan lanian.
-Hamaika urtekin edo lehenao be eingo neban zeoze. Bai-bai.
-Esan dozu lelengo gaztian lanak eta gero nagusixauenak...
-Politto-politto faten za ikasixaz-ikasixaz.
-Zeintzuk dira umienak eta zeintzuk nausixenak?
-Umienak ba zer esango dotsut nik, iturrittik ura be ekarri bihar izaten zan edateko ta lapikua eitteko be bai. Eta horrek izaten zan, ura ekartzia ta horrek umien lanak. Ta igual egurrak su eitteko ekarri leikez umiak; asko be ez kantidadia, baiña gutxiao bai. Ta ba holakotxe lanak. Edo etxe batetik bestera errekauak ein edo. Edo Elgetatik be errekaun bat ekarri herrittik be-ta. Holako lanak.
-Iturrixa nun zeuan ura ekartzeko?
-Ba hortxe harutzatxuao, ez dakit ba zenbat egongo dan.
-Hemen bertan edo urrutiago?
-Ez, urrutitxuao. Ez dakit ba hirurehun metro edo? Edo gehixao. Bai, hortxe bastante harutzatxuao.
-Eta hemen basarriko gauzak gero saldu egitten zenituzten?
-Bai. Eibarrera faten nitzan. Nere ama Bergara faten zan. Ta ni ba, ama be erreumiakin pixkat izurrauta zeuan ta gazteik eziñian geratu zan eta ni hasi nintzan oso gazte, ni hamalau urtekin faten nintzan bendejiakin Eibarrera plazara. Erauten neban ba ettxian euan dana, ortuan euana: letxugak, lekak, tomatia sasoian, frutia be bai euanian, oilaskuak be bai, arrautzak... Ta, bueno, hori dana saltzen giñuan Eibarrera.
-Merkatu plazan?
-Bai.
-Zapatuan?
-Bai. Ta ez nintzan faten. Lehenau nere ama astuakin faten zan, baiña ni hasi nintzanerako Elgetatik autobusa zeuan hasitta, ta faten giñan ba autobusian. Goizian faten giñan, ta hamabitterdietan eukitzen eban Eibarren salidia ta eguardixan etxera. Holan eitten giñuan. Eta etxian sobratzen zan gauza guztia... Sobratzen zana eta igual sobratzen ez zana be. Igual, klaro, zeuk bihar ziñuana eitteko dirua bihar ziñuan eta hori jirau ein bihar zan nunbaittetik. Ta igual gauza eskasauak etxian jan, entenitzen dozu, eta hobiauak eruan diru gehixao hartzearren eta. Holako gauzak be eitten zian. Eztau emoten baiña oin oso aldatuta dao gauzia. Eneee, lehen! Hori egixa da, e. Honekin horrenbeste eta hau eruaten badot horrenbeste. Ba etxian eskasaua jan diru gehixao hartzearren haundixauakin. Ta holaxe.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!