Elgeta (Gipuzkoa)

Gaztetan zeregin gutxi: boletan edo lapurretan

Gaztetan zeregin gutxi: boletan edo lapurretan <p>Zaletasun handia zegoen. Dirurik ez, beste ezer egiteko ere ez... Antxitxiketan edo boletan dibertitzen ziren gaztetan. Bestela, lapurretan. Besterik ez zegoen orduan. Luzioren lagunak, gaztetan, Elorriora joateko joera zuten. Jai-egunetan Elorriora beti. Oinez, edo kamioian. Goizeko ordu txikietan etxera etorri, eta zazpietan Eibarrera, lanera "txahalgintzan" beti (botaka).</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-001-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Zaletasun handia zegoen. Dirurik ez, beste ezer egiteko ere ez... Antxitxiketan edo boletan dibertitzen ziren gaztetan. Bestela, lapurretan. Besterik ez zegoen orduan. Luzioren lagunak, gaztetan, Elorriora joateko joera zuten. Jai-egunetan Elorriora beti. Oinez, edo kamioian. Goizeko ordu txikietan etxera etorri, eta zazpietan Eibarrera, lanera "txahalgintzan" beti (botaka).

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Orduan, afiziñua sekulakua zeuan orduan…
- Jode! Eske, hi, gaztiak ze ein bihar juan, ba? Ta gero, ze esango deuat, ba, nik? Dirurik be ez jauan, ta dibertitzen giñuazen, ba, halakotxe… dana deportia. Eran ez […] eitten, erateko ez jauan dirurik eta. Piku-pasan batzuk edo nunbaitten erosten bazian, ba, bueno. Gero, ba, dibersiñua […], jeneralmente, aintxintxika edo holako… karrerak edo halakotxe… boletia baeuen, hantxe, boletan edo. Ta, gero, ze esango deuat, ba, nik? Lapurretan [gehixen be] gaztia ibiltzen [ei zuan]. Etxian guk nahikua keixa ta auzora fan ta lapurretan. Elkarri amorratu eraittiarren, ez dakik? Bestia ta, bueno, holakotxe ibilleria, ba, ez zauan, beste salidaik ez zauan. Holaxe.
- Fubola ta […] be bai…
- Ba! Fubolian jokatuta gauaz kantzontzillo hutsian Elorrixon be.
- Bai, e?
- […]
- […]?
- Puntua. Kantzontzilluakin. Ha atzekuaz aurrera ipinitta fubolian jokatuta gare gu zerian, Elorrixoko… […] jauan han, […]… zelaixa edo, bueno, baeuan behintzat zeozer ta hantxe. Joder! Elgeta Elorrixon kanpeoi izan [zuan] [Elorrixo…] Elgetan, e!
- [Famau]?
- Joe, buu… Baiña famosua. Gaur be, pixkat zaharreri preguntaixozuek. Mozkorrian, neskatan, dantzan, boletan, fubolian ta… Bueno, bueno, bueno…! Elgetakuak faten zianian, “Hamen datuaz”, […].
- Zuek nora zekazuen jokeria?
- Elorrixora.
- Elorrixora gehixao? […]
- Gaztetan bai. Guk Elgetakuak, gure sasoi… gure kuadrilla ingurukuak beti.
- Elorrixora.
- Elorrixora oiñaz ta oiñaz etorri. Ta dirua juntatzen bagiñuan danon artian edo, batenbatek zeoze erosi edo nunbaitten pagia edo beste zeozer, ta dirua… taxisa. Ta [bentanan segika taxisa]. Belozidadia, beti […], baiña bueno. Ba, bost laguneko [kotxian] hamalau inguru etortzen giñuazen gu. [Ja-ta] atzeko kapotian gaiñian hiru-lau bat ta, ba… […] pezetia edo biajia.
- […] bide motzena be bai.
- Bai. Ta “ran-ran-ran-ran” arrankatzen juan, ta, ba, ordubete gora-behera. Ostianguan oiñez, e! Jeneralmente oiñaz. Ajia, zera eukiko giñuan ajia guk! Urteik goizeko ordu bittan Elorrixon ta etorri hari oiñaz hona.
- Ajia pasau…
- Ta goizeko zazpiretako autobusa hartu bihar Eibarrerarako. Aber, esplikaidak hori zela dan… Joe! Txahalgintzan! […], de dios! Klaro! Aurreko zerak: lorik bapez ta jan be ez ta… Joe! Oin beste batzuk moduan. Gaztia, ez dakik?

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia