Elgeta (Gipuzkoa)

Hiru-txirlora jokatzen zuten. Diru asko jokatzen zen

Hiru-txirlora jokatzen zuten. Diru asko jokatzen zen <p>Hiru-txirlora nola jokatzen den: trabesa egin, dirua bota, eta ea nork irabazten duen. Bi bolako pezeta bat, hasieran, gero duroa ere bai. Pilotariek eta futbolistek kirola egitearren kobratu egiten dute; bolariek, ordaindu!</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-001-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Hiru-txirlora nola jokatzen den: trabesa egin, dirua bota, eta ea nork irabazten duen. Bi bolako pezeta bat, hasieran, gero duroa ere bai. Pilotariek eta futbolistek kirola egitearren kobratu egiten dute; bolariek, ordaindu!

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Boletia dok bolia hartu ta txirluak jo han. Goittik fan bihar jok, kanaletik.
- Hiru-txirlokua jokatzen da hamen.
- Ta hik, ba, hori botatzeko pagau ein bihar dok. Jokua, jokua da hori. Guk botatzen juau hemen [...] millana pezeta, hi, zeiñek salto haundixaua ein. Bueno, ba, horixe. Boletan horixe dao. Hi, bota dirua ta [zein izengo dok gehixen joten dabena]? Ta gehixen joten dabenak poltsilluan gordetzen jok. Jo! Ta diru asko egoten zuan! Klaro, jente askok parte hartzen badau, ba, dirua gehixao dao kajan.
- Bi bolako pezetia edo zelan [eitten] ziñuen?
- Bai, ta durora be fan zuan. Baiña, joe, ya durua ta hasi zanian, jentia hoztu eitten zuan. Pixkat... Lehen berrogeta hamarrek botatzen bazeben, ba, berrogeira-edo bajatzen zuan. Justuan han morroiak eta geu be justuan [...] duro bat ikusten zanian ta... Pezetiakin-ta danok!
- Ta berrogei-berrogeta hamarrek botatzen zeben, e?
- Larogeik be bai makiña bat bidar hemen.
- Bai, e?
- Askotan, baiña, e! Ez baten! Joder, hamen... Hau famosua izan dok hori bolatokixori. Enee! Puf! Ta dirua, e! Hor jokatzen zuan dirutan...! De dios! Txandia hartu ezinda dirua jokatzen!
- Eta zetorren edozeiñek jokatu leikian?
- Bueno, hik bat ezetz jokatu ta nik bat baietz! Gero...
- Berrogei-berrogeta hamar lagun eta edozeiñi jokatu leike?
- Nahi dabenak botatzen dau...
- Hi, ta beste... Hori eitten dou guk, euskaldunok, e! Beste gauza batzuk badauzkau, baiña... Hori be iñok ez daukana [daukak], e? Gaur ez daok posturaik korretajeik pagau barik. [Horixe...]. "Ahí tienes otro detalle". Hor ez dok korretajerik pagatzen. Hik, hamar duro, ba, hamar duro emon ta hamar duro pagau. Fari frontoira ta fari harrijasotzera [...]. Han porzentajia pagau bihar dok, normala dan moduan. Hori be [...]. Eta beste auza bat: biharra eitten dounok , biharra eitten dounok, nik hori botatzen juat nik eitteko biharra. Oin deportistak eitten juek biharra, baiña kobrau! Ta nik eitten juat pagau biharra! Horrek holan dittuk! Nik bolak botatzeko pagau ein bihar juat! Fubolistiak ze eitten jok? Treinta mil millones ta esaten [...], zaratia, ta bi milla milloi-ta kobrau. Deportia, deportia eingo ez dok, ba? San dios! Guk deportia be pagau eitten juau! Pagau! Joe, egon [daixela] eze kobratzeke! Joe, holan? Mekauen! Geuk [... hari]. Guk pagau eitten juau. Beste bi detaille, esan deuat: jokuan korretajerik ez daok. Jokatzen duana integrua pagau edo kobrau. Baten batek pagatzen ez badau, ba, jodete. Baiña deskontau ezebez.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia